Joseba Sarrionandia, Habanan irakasle

Programa akademikoaren hasiera honetan beste hainbat ekintza dituzte aurreikusita: abenduaren 5ean Asier Altunak "Amama" aurkeztuko du unibertsitatean, eta filmaren emanaldia eta gero euskal baserri tradizionalaren bilakaeraz bertaratutakoekin aritzeko aukera izango du. Abenduaren 15ean, berriz, EHUko irakasle Mari Jose Olaziregi, azaroa bitartean Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria izan dena, euskal literaturaz ariko da "Un viaje por la cultura y la literatura vasca" hitzaldian.
Udazkenerako beste hainbat adituren mintzaldiak ere antolatzen dihardute; hala nola, Blas de Oterok Habanan eman zituen lau urteen gainekoa, edota Jose Antonio Agirre eta euskal exilioa Kuban aztertuko duena.
Ikastaroaren inguruko informazio guztia Etxepare Institutuaren webgunean.
Joseba Sarrionandia: ihes betea zilegi balitz...

Harkaitz Canok Non dago Sarri? Erreportaje zabala idatzi zuen GAZTEZULOrentzat; idazlearen ibilera literarioa, ihesaldi sonatuak, preso egon zenekoa, musika...