Joseba Sarrionaindia

Joseba Sarrionaindia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joseba-sarrionaindia/@@download/image/201012299SARRIonaindia.jpg
2010/12/04
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Idazlea zu zara idazten duzulako
113.zenbakia
Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoarekin garatutako proiektua da hau. Liburu berezia, magikoa da, 133 mikroipuinez eta Lierni Altuberen ilustrazioez osatua. Proiektuak gogoeta autonomoa bultzatu eta ikuspegi kritikoa sustatu nahi du, finean irakurlea izatea protagonista. Behin Thomas Mannek esan eta gerora Iurretako idazleak gogora zekarkigun eran, idazlea besteek baino nekezago idazten duena da, idazterakoan besteek baino lan handiagoa hartzen duelako. Oraingoan ordea, esfortzu urrirekin eginen da irakurlea idazle.