Joseba Sacristan: "Kanela afrodisiakoa al da? hala bada, katxondo bizi naiz!"

Joseba Sacristan: "Kanela afrodisiakoa al da? hala bada, katxondo bizi naiz!" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joseba-sacristan-kanela-afrodisiakoa-al-da-hala-bada-katxondo-bizi-naiz/@@download/image/sexumatoia__jos_1472724152.jpg
2016/09/08
elkarrizketa
Asteburuak musikaz goxatzen ditu Joseba Sacristan (Beasain,1986) Gazteako irrati esatariak; Bere ahots lasai eta hurbila entzun dezakegu ‘Top Gaztea’ eta ‘Gazteago’ irratsaioetan. baina zerk goxatzen du Joseba?




• Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
Mmm… Ba txiki-txikitan amari esango nuke. Horrek balio du?

• Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Noski, zergatik ez. Ezagutu dugun pertsona gustatzen ez bazaigu, beti gaude ezetz esateko garaiz. Animatuz gero, irabazteko aukera baino ez dugu.

• Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
"Argazkian itxura hobea zenuen…"

• Noizbait erabili al dituzu appak edota sare sozialak ligatzeko?
Ehhh… Barkatu? XXI. mendean gaude, noski! Halere, modu tradizionala nahiago.

• Inoiz probatu al duzu janari afrodisiakorik? Adibidez?
Ba behin ostra bat jaten saiatu nintzen eta ia-ia botaka egin nuen. Kanela afrodisiakoa al da? Hala bada, katxondo bizi naiz!

• Zein da zurekin hobekien funtzionatu duen esaldia oheratzeko?
"Nirekin oheratu nahi?". Horrela ziur ulertuko dudala, horrelakoetan pixkat motza naiz eta!



• Aurreko beroketak; bai ala zuzenean ekintzetara?
Beroketak of course, eta ondoren luzaketak!

• Zein da zure fantasiarik zoroena?
Ba une honetan ez daukat fantasiarik buruan. Momentuan burutzen zaidana egiten saiatzen naiz, ideiak pilatzea ez da komeni eta!

• Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Parrokia bat toki publikoa da?

• Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Bada parrokia bat…

• Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Galdeketa hau nahiko zoroa da egia esan!

• Sexuan izan duzun esperientziarik traketsena?
Ba traketsena… idealizatuta nuen pertsona batekin sexua izan eta pipak jatea baino aspergarriagoa izan zela konturatu nintzenean. Gehiago esango dut, alde ederra pipak jatea horrekin alderatuta! Kar, kar, kar...

• Grabatu al duzu inoiz zeure burua larrua jotzen?
Momentuz ez, baina nork daki!

• Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Neure burua grabatzeak morbo izugarria duela iruditzen zait. Milesker ideiagatik!

• Eta sekula probatuko ez zenukeena?
‘2 girls 1 cup’ famatua ezagutzen duzue? Ba dudarik gabe horiiiiii!!