Joseba Olagarai: "Bainujantziengatik da aspergarria hondartza"

Joseba Olagarai: "Bainujantziengatik da aspergarria hondartza" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joseba-olagarai-quotbainujantziengatik-da-aspergarria-hondartzaquot/@@download/image/74p56_1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Gaztezulo
Joseba Olagarai: "Bainujantziengatik da aspergarria hondartza"
Etxalartarra. 23 urte. Duela bi urtetik ari da Euskal Telebistan. Jaiak saioan hasi zen, informatiboetan jardun zuen gero, eta orain Betizun dabil. "Zuzeneko lehen esperientzia honekin asko ikasten ari naiz". Betizuko Oker txakurra, "nire laguna izateaz gain, programako benetako izarra da", dio.

-Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Paella, nire espezialitatea.
-Komunean. Zer irakurtzen duzu? Arantzazuko egutegia.

-Ohean. Ametsgaiztoa. Ametsik gabe gelditzea.
-Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Tele 5eko Aida saioa.


-Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi?  Ilar gorriak jan berri dituen batekin
-Dutxan. Zer kantatzen duzu? Ran-robe-ran, po-po-po-po-po-po…

-Larrugorritan. Non? Portugaleko hondartzetan.
-Lanean. Zer gorroto duzu? Lana gozamena da niretzat.


-Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Etxera.
-Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki?  Etxera itzuli behar izaten dudan bakoitzean.

-Mendian. Ez da arriskutsua? Magalean hamaiketakoa egitea da arriskutsua.

-Hondartzan. Zergatik da aspergarria? Bainujantziengatik.

-Kiroldegian. Zein kirol? Igeriketa.

-Kontzertuan. Zein talde? Fangoria. 

-Liburutegian. Zein liburu? Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan.
-Gaztetxean. Noiz azken  aldiz? Joan den aste hondarrean.

-Elizan. Noiz azken aldiz? Gau ero batean.
-Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian? Ez dut gauza horietan pentsatzen.

-Zeruan. Non? Ohatzean.
-Infernuan. Non? Zer da infernua?