Joseba B. Lenoir Gang eta Montauk Gasteizko Jimmy jazz aretoan izango dira gaur

Joseba B. Lenoir Gang eta Montauk Gasteizko Jimmy jazz aretoan izango dira gaur https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/25
berria
Joseba B. Lenoir Gang eta Montauk Gasteizko Jimmy jazz aretoan izango dira gaur
Eguzkiari begietara so disko berria aurkeztuko du Joseba B. Lenoirrek; GazteTalent lehiaketaren irabazle Montauk taldeak ere grabatutako azken kantak eskainiko ditu.

Gasteizko Jimmy jazz aretoan izango dira gaur Joseba B. Lenoir Gang eta Monatuk taldeak. Biek grabatu berri dute diskoa, eta abesti berriak aurkeztuko dituzte. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerek 6-8 euroko balioa dute.

Eguzkiari begietara so disko berria aurkeztuko du Joseba B. Lenoirrek Gasteizen, horretarako bidelagun izan dituen Miren Narbaiza, Ander Mujika, Felix Buff eta Xan Bidegainekin taula gainera igoz. Gitarrajole nafarrak estilo asko landu ditu disko berrian.

Gasteizko udalak antolatutako Gazte Talent lehiaketa irabazi berri duen Montauk taldea ere ez da geldi egon; hainbat kontzertu eskaini ondoren, diskoaren grabaketan aritu dira buru belarri. Rock intimista eta pop esperimentala eskainiko dituzte.