Jose Javier Zabaleta: "Ohean, gida nazaten maite dut"

Apirila amaieran, Irujorekin batera, binakako txapelketa irabazi zuen Zabaletak (Etxarren, 1991). Mutil apala eta trankila omen da; sexuan ere mereziko al du txapela?
Frontoian ikusi zaitugu, baina nolakoa zara kantxatik kanpo?
Lasaia, umila, lagunen laguna. Etxekoen konpainian egotea gustatzen zait.
Nafarroan, uztarik hoberena?
Toki guztietan dago denetarik...
Sendoak zarete pilotariak, goxotasunik ere ezkutatuko duzue...
Noski! Nahi dugunean eta nahi dugunarekin, batez ere, oso goxoak izaten gara!
Lehiakorrak ere bazarete. Inoiz lehiatu al zara partida ikusten ari den neskaren batengatik?
Inoiz ez!
Egia al da kantxan errazagoa dela ligatzea?
Ez. Nik berdin-berdin ligatzen dut. Hau da, ezer ez!
Pilotan gaztea eta abila, baina sexuan?
Galdera honi beste norbaitek erantzungo lioke hobeki...
Zerk pizten du Zabaleta?
Hainbat gauzek. Jakin behar duenak badaki, beraz...
Eta, aldiz, zerk hozten zaitu?
Momentuaren araberakoa da...
Atzelaria zara frontoian. Ohean zer nahiago duzu: jokoa gidatzea ala postu guztiak probatzea?
Gida nazaten maite dut eta, tarteka, postu ezberdinak probatzea.
Zein duzu larrutan egiteko kantxa kuttuna?
Ohean, goxo-goxo.
Eta dagoeneko probatu duzun tokirik arraroena?
Moketaren gainean.
Gau bero baterako ezinbesteko aurrekaria?
Momentu hori bizitzeko gustuko dudan neskarekin egotea!
Eta ondorengorako soinu banda perfektua?
Lasaitasuna...