Jose Antonio Alcayaga euskal gazte amerikarrak lortu du lehen saria Pariseko Prix de la Photographie

Jose Antonio Alcayaga euskal gazte amerikarrak lortu du lehen saria Pariseko Prix de la Photographie https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jose-antonio-alcayaga-euskal-gazte-amerikarrak-lortu-du-lehen-saria-pariseko-prix-de-la-photographien/@@download/image/20117212940txinga_eramatea.jpg
2012/12/13
berria
Jose Antonio Alcayaga euskal gazte amerikarrak lortu du lehen saria Pariseko Prix de la Photographie
"Txinga eramatea" izeneko irudiarengatik saritu dute frantziar argazki lehiaketa ospetsuan, Kirol Amateurra kategorian. New Yorkeko gazteak 2008an Euskal Herrira euskara ikastera etorri zenean atera zuen argazkia, Hendaiako frontoi batean. 

Jose Antonio Alcayaga gaztea New Yorkeko Euskal Etxeko kidea da. Arbasoak hondarribiarrak ditu eta, hain justu, familia ezagutzeko eta euskara ikasteko gurutzatu zuen ozeanoa 2008an. Euskal jaialdi eta kirol proba asko ikusi zituen egonaldi hartan zehar eta, hara non, urte hartan Hendaiako frontoi batean ateratako argazkiak lehen saria lortu du orain Pariseko Prix de la Photographie lehiaketan, Kirol Amateurra kategorian.

Aurtengo edizioan parte hartu duten 4.000 irudien artean, Alcayagaren Txinga eramatea izenekoari aitortu dio lehen postua epaimahaiak. “Irudiak pertseberantzia, indarra eta erresistentzia irudikatzen ditu”, adierazi du Connecticuteko mutilak.


Euskal Kulturak gatibatuta


Euskal Herritik AEBetara itzuli zenean New Yorkera pasatu zen bizitzera Alcayaga, eta egun hiriko euskal komunitateko kide da: Euskal Etxean eta Society of Basque Studies in America elkarteko bazkide da, besteak beste. Argazkilari izateaz gain, Alcayagak genealogian ere badu interesik, eta Alcayaga abizena duten senitartekoak batzeko webgune bat sortu zuen 2007an sarean: Alcayagas of the World. Egun 1.081 bazkide ditu orriak.