Jonatan Larrañaga eta Mikel Saez de Urabain, Alaskara bidean

Jonatan Larrañaga eta Mikel Saez de Urabain, Alaskara bidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jonatan-larranaga-eta-mikel-saez-de-urabain-alaskara-bidean/@@download/image/20115247173Jonathan_Larranaga.jpg
2012/12/13
berria
Hunter mendia estilo alpinoan igotzea da euren helburua, Ipar Amerikako igoera tekniko zailenetakoa. Eskalada mixtoa izango da eta bi bide dituzte aurreikusita. BAT Basque Teamen Desafioa bekari esker jarri dute martxan espedizio hau.

Jonatan Larrañaga (Getxo, 1980) eta Mikel Saez de Urabain (Ordizia, 1968) euskal alpinistek espedizio berri bati ekingo diote bihar –maiatzak 25–. Alaskako Hunter mendia igo nahi dute (4.257 metro), benetako erronka teknikoa.

Haitza eta izotza konbinatzen dituen 2.000 metroko pareta eskalatzea dute helburu, Denali Parke Naturalean kokatua, Ipar Amerikako zailenetakotzat jotzen dute alpinista askok: Alaska Grande 6 mailakoa, mendizaletasun alpinoak darabiltzan neurri sistemetako baten arabera.

Aldaketa klimatikoen arabera eta, batez ere, elurraren eta izotzaren egoeraren arabera erabakiko dute bi mendizaleek zein bidetatik igo. Hala ere, badituzte bi aurreikusita, ez dira eskalatzaile gehienek aukeratzen dituztenak, baina bai konplexuagoak. Deprivation izenekoa da horietako bat, bertikala eta zuzena; Twight eta Backes ipar amerikarrek ireki zuten lehenengo aldiz 1994an eta soilik beste behin errepikatu du beste espedizio batek. Bigarrena Frantsesen Bidea da, Grisonek eta Tedeschik hamar urte lehenago zabaldu zutena eta gerora beste lau kordadak jarraitu dutena goraino.

Gauzako ondo, lau eguneko igoera izango da, estilo alpinoan. Basque Team Desafioa bekari esker jarri dute abian espedizioa eta Ice Tour izenarekin batailatu dute.