Jonan: "Nire bugatik kanpo ez dut funtzionatzen"

Jonan: "Nire bugatik kanpo ez dut funtzionatzen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jonan-quotnire-bugatik-kanpo-ez-dut-funtzionatzenquot/@@download/image/201046830jonan__1362430088.jpg
2010/04/02
elkarrizketa
Raul Perez
Ke pim ke pam. Ziztu bizian dabil Jonan Barakan barna, Txori adiskidearekin. Sexu kontutan zer moduz moldatzen den jakin nahi dugu eta Bere bihotza ireki digu Jonanek, parez pare.

Ausart itxura duzu Barakan gora eta behera zabiltzanean. Nesketan ere horrelakoa al zara?
Bai noski. Ni bezalakorik ez dago; vodka eta redbull piska bat hartueta aurrera! Hori bai, une honetan nire bihotzean ez dago tokirik;Nererena da nire bihotza.

Zuk konkistatu al zenuen bera, ala berak harrapatu zintuen zu?

Beno… egia esan behar bada berak txora-txora eginda utzi ninduen, bainaez esan inori e! Barakako dantzaleku bateko oholtzan dantzatzen arinintzela, bera ikusi eta hark nire neska izan behar zuela pentsatu nuen.

Eta fidela al zara?

Hori galdetzea ere! Ez nuke Nere aldatuko Max Centerreko neska guztien truke ere!

Toki aproposa al da zure herria ligatzeko?

Baraka toki onena da ligatzeko eta gauza guztietarako: Max Centerra,etxe orratz txungoak… Ni, hemendik ateratzen banauzu, zorabiatu egitennaiz!

 Red Bull hartzea ona ala txarra da larrutan egiteko?

Ona da! Erneago egoten zara eta zentzumenak bizkortzen dizkizu, gainera. Hitz batean, full!

Txoriri nesketan egiten laguntzen al diozu?

Zertxobait geldoa da gizajoa. Lehengoan saiatu nintzen hark neska batekin ligatu zezan, baina ez zen ausartu.

Vin Diesel aktorea duzu ahotan telebista aurrean jartzean, baina aktoreren batekin izango zenituen amets erotikoak, ala?

Baten batekin bai: Carmen Electra, Gianna Michaels…

Zein da txortan egin duzun tokirik arraroena edo bereziena?

Nire autoa baino toki erromantikorik ez dago; buga dantzaleku mugikorbat bezalakoa da. Autotik ateratzen banaiz ez dut funtzionatzen…

Zeinen antza du Jonanek ohean: tigrearena ala hartz pandarena?

Tigrea izan behar denean, ba, tigrearen moduan jokatzen dut; eta pandagisa agertu behar denean, ba, horrela aritzen naiz. Mimetizatzen jakinbehar da!