Jon Snow pertsonaian oinarritutako "Game of Thrones" telesailaren ondorengoa prestatzen dabil HBO

Jon Snow pertsonaian oinarritutako "Game of Thrones" telesailaren ondorengoa prestatzen dabil HBO "Game of Thrones" telesail arrakastatsuaren amaiera izango du abiapuntu telesail berriak eta zaleen pertsonaia kutunenetako bat izango du protagonista: Jon Snow. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-snow-pertsonaian-oinarritutako-game-of-thrones-telesailaren-ondorengoa-prestatzen-dabil-hbo/@@download/image/snow-kLNB-U170452904881RIH-624x385@RC.jpg
2022/06/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei


"Game of Thrones" telesail arrakastatsuaren amaiera izango du abiapuntu telesail berriak eta zaleen pertsonaia kutunenetako bat izango du protagonista: Jon Snow.
Jon Snow pertsonaian oinarritutako "Game of Thrones" telesailaren ondorengoa prestatzen dabil HBO

Dena den, oraindik atal pilotua onartzeke dago. Beraz, laster ikusi ahal izango dugun spin off-arekin konformatu beharko dugu oraingoz. House of the Dragon deituko da eta abuztuaren 21etik aurrera egongo da ikusgai. Prekuela bat izango da eta telesail originala baino 200 urte lehenago kokatuko da istorioa, Targaryen dinastiak agintzen zuen garaian. 

Amaiera
polemikoa
Telesail originala 2019an amaitu zen, eta bere amaierak ez zuen inor hotz utzi. Protagonista asko hil egin bazieren ere, Snow-ek Mendebaldea utzi eta iparralde izoztu eta basatira bideari ekiten dio. Bere pertsonaia jada berpiztua izan zen aurretiaz, traizionatu eta eraila izan ondoren. 

Jon Snow protagonista izango duen telesailaren berriak erreakzio ugari azalarazi ditu Game of Thrones-en zaleen artean. Batzuk pozik agertu dira albistearekin eta beste batzuk telesail originalaren amaiera etsigarriaren logika ezbaian jarri dute. 

Argi dagoena da telesailak iraun zituen zortzi denboraldietan sekulako arrakasta izan zuela, mundu mailako fenomeno bilakatuz. 59 Emmy sari jaso zituen, gerra, dragoi, erdi aroko indarkeria eta sexu nahasten zituen telesailak, errekor guztiak hautsiz.