Jon Sarasuaren hitzaldia izango da Elgoibarko 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' ekimenaren barruan

Jon Sarasuaren hitzaldia izango da Elgoibarko 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' ekimenaren barruan Pentsamendua eta jakintza lantzea dute helburu, eta elgoibartarrak norbanako eta komunitate moduan ahalduntzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-sarasuaren-hitzaldia-izango-da-elgoibarko-zergatik-eta-zertarako-euskaldun-ekimenaren-barruan/@@download/image/34-JonSarasua.jpg
2023/03/20
Pentsamendua eta jakintza lantzea dute helburu, eta elgoibartarrak norbanako eta komunitate moduan ahalduntzea.
Jon Sarasuaren hitzaldia izango da Elgoibarko 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' ekimenaren barruan

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak pentsamendua eta jakintza lantzeko ekimena jarri du martxan, euskaldun izateak zer esan nahi duen hobeto ulertu eta identitatean sakontzeko. "Geure buruarekin seguruago eta gusturago sentitzeko, euskalduntasunean sakontzeko eta elgoibartarrak norbanako eta komunitate moduan ahalduntzeko"  asmoa azaldu dute. 

Hala, bi hitzaldi antolatu dituzte eta lehenengoa ostegunean, hilak 23, izango da, 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan. Jon Sarasuak Herrigintzaren behelainotik izeneko solasaldia eskainiko du: "Euskal herrigintzak, hainbat arlotan, ekimen eta meritu handiko aroa bizi izan du azken hamarraldi askotan. Badira arrazoiak pentsatzeko ibilbidean behelainoa sartu zaigula, iparra lausotzen duten faktore berriak gurutzatu direla. Horiek apur bat aletu eta galdera baten inguruan jardungo dugu: zein izan daitezke norabide edo ipar baten elementuak? Eta, nolakoa izan daiteke behar dugun erreakzioaren egitura?".

Bestetik, Ibai Iztuetak galdera honi erantzungo dio martxoaren 30ean: posible da euskal kultura erdaraz?. Euskal kulturaren auziari helduko dio, eta espainolez edo frantsesez egindakoa euskal kultura ote den ala euskarazkoa bakarrik sartzen den kategoria horretan. Hitzaldia 19:00etan izango da, Aita Agirre Kulturgunean.