Jon Plazaolaren 'Irabazi' antzezlana Donostian izango da egunotan

Jon Plazaolaren 'Irabazi' antzezlana Donostian izango da egunotan Gizartearen lehiakortasunari eta irabazi eta galtzeari buruzko hausnarketa egiten du Plazaolak umorez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-plazaolaren-irabazi-antzezlana-donostian-izango-da-egunotan/@@download/image/MG_9040.jpg
2022/07/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gizartearen lehiakortasunari eta irabazi eta galtzeari buruzko hausnarketa egiten du Plazaolak umorez.
Jon Plazaolaren 'Irabazi' antzezlana Donostian izango da egunotan

Jon Plazaola urretxuarrak idatzi eta zuzendutako Irabazi komedia ikusi ahal izango da gaurtik igandera bitarte Donostiako Antzoki Zaharrean. Gaur, bihar eta igandean euskaraz izango dira emanaldiak eta gainerako bi egunetan, ostiralean eta larunbatean, gaztelaniaz. 

Antzezlana gizartearen lehiakortasunaren ingurukoa da, eta irabaztea dela xede gure jendartean. "Ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko, gazta puska miserable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil", azaldu du Txalo Produkzioak konpainiak. 

Antzezlaneko protagonista den Felixek ez daki, ordea, irabaztea zer den. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort-zona, bere burua justifikatu eta bere existentziari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du. Baina oraingoan Felixek sari bat jasoko du, irabazi egingo du. "Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?", egin dute gogoeta. 

Emanaldiak arratsaldeko zortzietan izango dira eta hemen eros daitezke sarrerak.