Jon Plazaolak 'Tu-Tum, Platz' umorezko bakarrizketa aurkeztuko du Donostian
Jon Plazaolak Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berria aurkeztuko du hiru saiotan, bihartik igandera, Antzoki Zaharrean. Biharko emanaldian Antton Telleriak egingo ditu aurkezle lanak eta larunbatekoan, berriz, Mirari Martiarenak.
Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara, itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Hogeita hiru urte igaro dira oholtzan bere lehen agerraldia egin zuenetik eta berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Aurreratu duenez, "23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago" itzuliko da. Ordubete inguruko saioa izango da, eta "umorez betetako kolpez kolpearen ondoren, urteen poderioz ardo ona bezala hobera egin ote duen ala ardo txarra bezala ozpindu ote den" jakingo dute ikus-entzuleek.
Hiru emanaldiak 19:30ean izango dira eta sarrerak hemen eskura daitezke.
