Jon Martin: "Erantzunik gabeko maitasunak asko gustatzen zaizkit"

Jon Martin: "Erantzunik gabeko maitasunak asko gustatzen zaizkit" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-martin-quoterantzunik-gabeko-maitasunak-asko-gustatzen-zaizkitquot/@@download/image/37p48-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Oiartzuarra. 22 urte. Bertsolaria. Libra. Publizitate ikaslea. "Oarsoaldeko Hitza"-n dihardu lanean. Gipuzkoako Txapelketan, Maialen Lujanbioren ostean, bigarren sailkatu zen, eta saria "izugarria" izan zela dio. Asteburuetan herrian ikusiko duzu gauez, parrandazale sutsua baita.

Arrunt laket dut: Parranda, ostegunetakoa, batik bat. Gautxoria naiz.

Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Gehiegizko lotura estuak.


Lasaigarri zait: Kantautoreen musika; Silvio Rodriguez, Joaquin Sabina, Ismael Serrano…

Sutan jartzen nau: Oso zaila da hori. Alferrikako galderek, akaso.


Gustura irakurri nuen: Eduardo Mazoren "¡Al pan, pan!" liburua. Oso gomendagarria. Asko irakurtzen dut; astero liburu bat edo.

Lo seko geratu nintzen irakurriz: "Lolita". Gustatu arren, asko kostatu zitzaidan irakurtzea.


Bertutea: Badakit entzuten.

Akatsa: Ez dut jendearengana jotzen laguntza eske.


Ametsa: Bertsoen harian, belodromoa.

Amesgaiztoa: Egunero esnatzea. Iratzargailu pare bat behar izaten dut.


Barre algara eragiten dit: Umore azkarrak.

Negargura ez dut urruti: Bertsoek, oro har, hunkitu egiten naute.


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Asko maitatu izan dut, eta askotan, gainera.   

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Oso galtzaile ona naiz. Erantzunik gabeko maitasunak ere asko gustatzen zaizkit.


Hatzak zupatzen ditut: Pasta janez.

Gogoko ez dudan jakia: Babarrunak.  


Dirua ordainduko nuke: Euskal gatazka konpontzeagatik.

Ez nieke xentimorik ere emango: Gatazkarekin etekina atera nahi dutenei.


Zer eskatu diozu Olentzerori 2004rako: Urte hau aurrekoa bezain ona edo hobea izatea.
Urte berriak ondo estal ditzan: Aurten izan ditugun buruhausteak.