Jon Mantzisidor: Oraintxe grabatze prozesuak berak ematen dit atentzioa

Karidadeko Benta eta Billy Bao taldeetan aritu ostean, Gora Japon sortu zuen
Myriamekin; bateria eta gitarra free-rock-jazza egiteko. Arte munduan ere badabil.
Zergatik Gora Japon?
Gora Euskadi, Gora Erreala eta horrelakoak asko entzuten dira eta guk pentsatu genuen, ze kristo: Gora Japon!
Ze hiru gauza egingo zenituzke momentu honetan Tokion egongo bazina?
Ikusi, entzun, janaria dastatu... gustura joango nintzateke Japoniara. Egia esan, edozein lekutara.
Deskribatuko al zenuke inoiz eman duzuen kontzertu onena?
Bartzelonan eman genuen bat, kanta berdinak jotzeaz aspertuta, inoiz entseatu gabeko gauzak irten zitzaizkigun, tartean Queen eta Franco Battiato... exorzismo moduko bat izan zen.
Eta inoiz entzun duzun kontzertu onena?
Stereolab-en kontzertu bat gogoratzen dut, 20 bat urte nituela, flipatu egin nuen.
Hainbat musika instrumentu jotzen dituzu. Zein da tentatzen zaituen arren oraindik menderatzeke daukazuna?
Oraintxe grabatze prozesuak berak ematen dit atentzioa: mikrofonoa hemen jarri edo han, ordenagailuan soinuak eraldatu... Hau dena oso era amateurrean; jolas baten antzera.
Zure artelan baten aurrean jarri den borondate oneko lagunak ez du ezer ulertu. Zer esango zenioke?
Artelan bat egileak berak ere ez du guztiz kontrolatzen, askotan galdera modukoak dira erantzunak baino gehiago. Beraz, ikusleak esan dezakeena ere garrantzitsua da.
Zein da inoiz ezagutu duzun artista handiena? Zergatik ematen diozu kategoria hori?
Era askotako artistak gustatzen zaizkit, beren burua artistatzat ez dutenak ere bai. Gero badaude batzuk jende gehiagorengana iristen direnak, baina denok dugu zerbait esateko.
Zer da artista izatea?
Ba, esateko dugun hori adierazteko modu egokia aurkitu duena, edo behintzat horretan saiatzen dena.
Garai batean komiki tirak egiten zenituen. Badakizu jende asko itzuleraren zain dagoela.
Ez dakit, gustura ibili nintzen komikiak egiten, Berrian, The balden eta abar baina kasualitatez iritsi nintzen mundu horretara eta batzuetan zaila ere bazen, egunerokoaz oso adi egon behar zelako.
EHUko Arte Ederren Fakultatean irakasle ere bazabiltza. Zer da ikasle bati inoiz entzun diozun gauzarik xelebreena?
Duela pare bat urte ikasleek beren lanak aurkezterakoan gehien erabiltzen zuten esamoldea "sin mas" besterik gabe zen. Arraroa zen, baina komunikatzeko era bat da hori ere. Agian ez zegoen besterik esateko, edo ez zuten nahi... Asko ikasten dut haiengandik.