Jon Gotzon: “Nire fantasia zoroena, Diputatuen Kongresuko balkoian pitilina atera eta politikariei pixa egitea da”

Jon Gotzon: “Nire fantasia zoroena, Diputatuen Kongresuko balkoian pitilina atera eta politikariei pixa egitea da” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-gotzon-201cnire-fantasia-zoroena-diputatuen-kongresuko-balkoian-pitilina-atera-eta-politikariei-pixa-egitea-da201d/@@download/image/SEXUMATON_Jon_Gotzon_diap copia.jpg
2018/06/28
elkarrizketa
Jon Gotzon: “Nire fantasia zoroena, Diputatuen  Kongresuko balkoian pitilina atera  eta politikariei pixa egitea da”

Jon Gotzon Aldaparena, Gaztean goizero entzuten dugun ahots, dibertigarri, lotsagabe, saltsero eta bakar horren atzean dagoen pertsonaia, irratiko uhinen bitartez Euskal Herriko txoko guztietan ezaguna da. Nork ez du Jon Gotzon ezagutzen? ‘Sexumatoia’ atala beretzat espresuki egina ote dago?

 

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Falling in Love (1984, Ulu Grosbard).
  • Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
    Izebak eta gainerakoak kenduta, nik esango nuke zazpi urterekin.
  • Appak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
    Aplikaziorik ez, mesedez! Nire kasuan berandu iritsi dira, eta zitak baino, parrandako sedukzioa nahiago izaten dut.
  • Ligatzeko zeinek ematen du emaitza hobea, parrandaz parranda ibiltzea ala jende berria ezagutzeko ikastaroren bat egitea?
    Ezin daiteke esan non topatuko duzun botoi gorria.
  • Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
    Lehenik haragi-carpaccio bat oliba olio eta gazta txirbilekin. Ondoren txangurro entsalada, magreta eta sagar purearekin. Eta azkenik arrosa izozkia. Guztia ardo onaz lagundurik.
  • Irratiko ‘Bihotzeko Fonoteka’ atalean aukeratu dituzun abestien artean zeinekin izan duzu arrakasta gehien?
    Betiere euskaldunak edo oso parrandakoak izan direnekin. Jendearengan oroitzapenak edo sentimenduak pizteko modukoak izaten direnak azken finean.
  • Argia piztuta ala itzalita?
    Argi-izpiren bat bai, mesedez.
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    “Afloja la faja”.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Biluzik sartzea.
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Diputatuen kongresuko balkoian pitilina atera eta politikariei pixa egitea.
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Oporretako bazkari on baten ondorengo siesta-festa!
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Asko, baina agian laztanez konbinatuak izan direnean.
  • Inoiz probatu al duzu kontsoladore edo antzeko gailurik?
    Bai.
  • Bereziki gomendatuko zenukeen sexu jarreraren bat?
    Garuna hustu eta presarik gabe, gauza batek bestea ekartzen uzten duena.