Jon Basaguren eta Iñigo Astizen musika eta olerki emanaldia Iruñean

Jon Basaguren eta Iñigo Astizen musika eta olerki emanaldia Iruñean Euren disko eta liburuetako abesti eta poemak uztartuko dituzte, hainbat hausnarketarekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-basaguren-eta-inigo-astizen-musika-eta-olerki-emanaldia-irunean/@@download/image/basaguren-870x480.jpg
2021/11/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euren disko eta liburuetako abesti eta poemak uztartuko dituzte, hainbat hausnarketarekin batera.
Jon Basaguren eta Iñigo Astizen musika eta olerki emanaldia Iruñean

Jon Basaguren musikariak eta Iñigo Astiz kazetari eta idazleak, poesia eta musika errezitaldia emango dute ostegunean, 19:30ean, Kondestablearen Jauregian, Oraindik, orain eta oraingoz izenburupean. Haien azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzeaz gain, "sormenari eta oraina harrapatzeko moduei buruzko hainbat hausnarketa" tartekatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Iñigo Astiz iruindarrak kultur kazetari lanean dihardu Berria egunkarian. Baita hondakinak ere (2012, Susa) eta Analfabetoa (2019, Susa) poema liburuak argitaratu ditu. Miren Rubio eta Alberto Barandiaran kazetariekin batera “Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan” saiakera ere kaleratu zuen 2017an. Halaber, hainbat itzulpen-lan egin ditu eta baita poesia-emanaldiak sortu ere.

Jon Basagurenek bere lanak 2012an sortutako Izaki Gardenak taldearen bidez aurkeztu ditu. Urte horretan 5 abesti grabatu zituzten, eta hurrengoan Amaieratik hasi kaleratu zuten, lehen lan luzea. 2015ean Aurri gara grabatu zuten, eta 2018an Dena oskol diskoa, zeinarekin hainbat kontzertu eskaini baitituzte. Duela gutxi, berriz, Pasadena proiektu berriaren Goibela arnasten dute kantua aurkeztu du, Libe Garcia de Kortazarrekin batera.