Jon Artola: "Indarra eta kemena"

Jon Artola zarauztarra ez da nolanahiko kirolaria. 27 urte ditu gaur egun, eta duela hiru urte hanka bat moztu zioten. Oraintsu, hankarik gabe bizimodu arrunta eta kirola egiteko aukera badela erakusteko bideoa egin du.
Jon Artola zarauztarra Elgoibarko lanbide heziketa institutuko irakaslea da. Betidanik, kirolzalea izan da. Zarautz herriko arraun elkartean eman zituen lehen urratsak. Eskalatzea, surfa egitea eta eskian eta snowboard-ean jardutea oso gogoko ditu Artolak.
2001ean istripua izan zuen, eta ondorioz, eskuineko hanka moztu zioten, belaun gainetik. "Pareta batzuk begiratzen ari ginen, eskalatze saioa prestatzeko. Eta halako batean, pareta nire gainera erori zen", dio. Pareta ez ezik, mundua ere gainera erori zitzaion: "Ia elbarritzat hartu nuen neure burua. Oso mugatuta sentitu nintzen, bai eguneroko bizitzan eta baita kirola egiteko ere". Dena dela, Artolak aurrera egiteko nahikoa kemen izan du. Dioenez, lagunak eta familia beti aldamenean izan ditu eta bizimodu arrunta egitea lortu du. "Gauzak pixka bat moldatu behar izan ditut, baita neure burua ere. Hala ere, beharrak sortzen du aldaketa: bizitzen jarraitzeko, aurrera egin beharra dago".
Baita snowboard-a ere
Hanka moztu eta gutxira, makuluekin ibiltzen hasi zen. Eta handik hiru hilabetera protesia erosi zuen. Orduz geroztik, gauza asko berriro egiten ikasi du: eskalada, wave sky-a surf taula antzeko batekin eta arraun baten laguntzaz olatuak hartzea, eskia, snowboard-a Horietan burubelarri dihardu, eta ez nolanahi, gainera. Donostiako Kemen kirolari elbarrituen elkarteko kide ere bada. Eskaladari dagokionez, Jonek ia-ia lehengo maila bera berreskuratu du eta Santa Barbaran eta Araotzen (Gipuzkoa) eta Etxaurin (Nafarroa) ibili izan da. Azken boladan kirol hau alde batera utzi du. Wave skya, berriz, ez du albo batera utzi eta maiz ibiltzen da Zarautzen bertan, Getarian, Zumaian, Mundakan... Batetik bestera, furgonetarekin.
Protesiarekin snowboard-a egiten duen Europako gizonezko bakarra ere bada: "Holandan emakume bat pistetan aritzen da, eta oraintsu harekin harremanean jarri naiz", esan digu. Hasieran, kirol horretan jarduteko aukerarik ez zuela izango esan zioten, mokorra apurtzeko aukera zegoela Hala ere, gogoko bidean aldaparik ez. "Protesiarekin hasi eta berehala snowboard-a probatu nuen; handik gutxira, ibiltzeko moduan nintzen. Gaur egun ia lehen bezain ondo eta lehen bezain gustura aritzen naiz", dio.
Orain, snowboard-a Paraolinpiar Jokoetan sar dezaten du erronka. "Ni bezala egon direnei edo daudenei hainbat gauza egin daitekeela erakusteko lortu nahi dut hori. Bertan parte hartzeko aukera izango banu, pentsatu egingo nuke".
Andorran elbarrituentzat antolatutako txapelketan aritu da aurten. "Antolatzaileak zur eta lur geratu ziren protesiarekin snowboarda egiten ikusi nindutenean, eta elbarrituen artean kirola zabaltzeko ekimen batean parte hartzeko eskatu zidaten. Ezinezkoa izan zen, baina bideoa egin dut", esan digu. Aipatu bideoak 20 bat minutu irauten du, eta honakoa dio azalean: "Ez da nahikoa ezagutzea, egitea ezinbestekoa da; ez da nahikoa maitatzea, egitea ezinbestekoa da".
Istripua izan aurreko bizimodu bera egitea lortu du Jon Artolak, eta inolako beldurrik gabe hitz egiten du gertatutakoaz. Baina azken urteotan ikusitakoarekin badu kexa bat: Negozio ikaragarria egiten dute protesiekin. Gurea beharra da, eta gure beharraz etekin ederra ateratzen dute ekoizleek. Gainera, arlo honetan ikerketa gutxi egiten dituzte, atzeratuta dabiltza.

Protesien negozioa