Jolasak, jostailuak eta jokalariak

Oso onuragarria da sexuen arteko harreman erotikoak jolas moduan ulertzea. Jolasa deritzogu, hain justu, ludikoa delako, estimulagarria, dibertigarria, arauek bideratua eta sinbolikoa.
Karten metaforaren bidez azal dezakegu, adibidez. Karta jolasak asko eta askotarikoak dira: binaka aritu gaitezke, baita hirunaka edo gehiagoren artean ere. Dena den, jolas erotiko gehienak bi jokalariren artean gertatzen dira. Biek jolastu nahi dute, nahi dutelako egiten dute jolas eta elkar maite dutela jolasten dira.
Nolanahi ere, honetarako lehen gakoa zein jolasetan ari garen argi edukitzea da: arauak, aukerak, estrategiak, aldagaiak, sariak eta baita tranpak ere ezagutzea. Bigarren gakoa jokalariek elkar ongi ezagutzean datza: euren arteko kidetasuna eta interakzioak, trebetasunak eta gaitasunak .
Neurri handi batean, antzezlan bat da hau, rol-jokoa; beraz, jantziek, atrezzoak, giroak, interpretazio dramatikoek... azken finean, antzezteak, badu bere garrantzia. Topaketa erotikoa ez da gimnasia eta mekanika kontua, girotze eszeniko eta esanahi sinboliko kontua baizik.
Jolas honen ekintza nagusiak aditz baten beharra dauka: sentitu. Hori bai, sentitzeak ez du bereizten sentsazio eta sentimenduen artean, nahiz eta funtsean oso ezberdinak diren latin klasikoak sentire eta sensare bereizten ditu. Jolas erotikoak sentimenduen eta sentsazioen beharra dauka. Hauek, alde batetik, jatorria dira, baina, era berean, baita ondorioa ere. Sentimenduak eta sentsazioak erregaiak dira, eta era berean, maitasun jolasaren eragile; azken hau sentsazio eta sentimendu onak iragarri eta ekoiztean datza eta.
Jolasa, gainera, jostailuen bidez apaindu daiteke. Izan ere, batzuetan hauek dira jolasa sortzen eta edukiz betetzen dutenak. Gaur egun, jostailu erotikoen merkatuan oso eskaintza zabala, anitza, burutsua eta dibertigarria dugu. Dendetan gailu, jantzi eta era ezberdinetako atrezzo erotikoak eskura ditzakegu.
Baina ez ahaztu guk geuk ere asmatu, egin eta eralda ditzakegula. Esate baterako, ez da oso trebea izan behar forma, tamaina, kolore eta lodiera ezberdineko argizariak landu edo zizelkatzeko. Forma falikoa duen objektuak, adibidez, beti ere preserbatiboa jarrita higienea ziurtatzeko, jostailu moduan balio dezake. Etxean edo sukaldean ohikoak diren materialak ere izan daitezke baliagarri: izotza, jakiak, olioak, sokak, oihalak, maskarak... Dendetan saltzen dituzten titipuntentzako pintzen ordezkoak izan daitezke arropa zabaltzeko erabiltzen ditugunak, zer iruditzen? Kolore eta tamaina ezberdinetakoak saltzen dituzte! Azorriak edo latigoak eta ustak etxean ditugun beste hainbat objekturen bitartez ordezka ditzakegu baita ere: oinetakoak sartzekoa, apar burruntzalia, orrazia... Webcamak, sakelako telefonoak eta argazki makinak, bestalde, jokoa eman dezakete, luze

Izan zaitez Cleopatra!
Egipto zaharreko azken erregina arte erotikoaren arauak menperatzen dituen pertsonaia historiko erakargarria da. Eta hain justu bera eta bere dohaiak ditu oinarri jolas honek. Bikotekidearekin entretenitzeko eta gozatzeko proposamenez beteta dator, beti ere, gogoratu Cleopatraren rola antzezten duenak aginduko duela. Elkarrekin, ñabarduraz beteriko mundu erotikoa eraikiko duzue. Bi taula dakartza, misioen Ankh liburua, hiru dado eta gutun-azal bat.

Eserita

JOLASERA!

PROBA EZANK

Eserita