Jokoteknia, bosgarren urtez, euskara eta bideojokoak uztartzen

Jokoteknia, bosgarren urtez, euskara eta bideojokoak uztartzen Helburua, bideojokoekin gozatzeaz gain, euskara sustatu eta komunitatea sortzea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jokoteknia-bideojokoen-v-euskal-jardunaldia-euskara-eta-bideojokoak-uztartzen/@@download/image/IMG-8073.jpg
2022/11/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Helburua, bideojokoekin gozatzeaz gain, euskara sustatu eta komunitatea sortzea da.
Jokoteknia, bosgarren urtez, euskara eta bideojokoak uztartzen

Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren lau edizio egin dira orain arte. Lau jardunaldi horien harrera onaren ikusirik, bi erakundeek bosgarren jardunaldia egitea adostu dute. Aurten Harrobia Ikastolaren laguntzarekin egingo da. 

Edizio berri hau azaroaren 12an egingo da, hain justu, Harrobia ikastolan, 9:45etik 13:00etara. Arratsaldean euskarazko bideojokoak ezagutzeko tartea egongo da. Jardunaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.

Euskal Herriko bideojokoen industria aztertu
Jardunaldiaren xedea da euskara eta bideojokoak uztartzea zein euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea. Aurtengo jardunaldian Euskal Herriko industriari zuzenduko zaio begirada. Izan ere, bideojokoen arlo desberdinetan jarduten duten profesionalak izango dira gonbidatuak. Horretaz gain, ohikoa denez bideojoko eskoletako ikasleen mahai ingurua izango dugu.

Aurten, berritasun azpimarragarriak ikusiko dira; arratsaldean euskal bideojoko garatzaileen lana ezagutzeko topaketa ospatuko dugu. Ekintza hau SPRI - Enpresa digitalak babesten du eta zehazki, Ibai Aizpuruak, Eneko Zubiaurrek eta Harrobia Ikastolak bideojoko bana aurkeztuko dituzte. Gainera, euskarazko bideojokoak probatzeko aukera egongo da; beraz, haurrei, familiei eta gazteei zuzendutako ekitaldia izango da.

Jardunaldian jorratuko diren gaiak
Aurtengo jardunaldietan Euskal Herriko bideojoko industriaren egoeran sakonduko da. Horretarako, hiru ikuspuntu desberdin partekatuko dituzten profesionalak bilduko dituzte: Ibai Aizpurua, Game Jam-etan hezitako bideojoko garatzailea, Anize Amestoy bideojokoetarako musika eta soinu sortzailea dena eta Josu Cobelo, garapen irakasle eta ikerlaria. Horretaz gain, Game Erauntsia Elkarteko kideek euskara eta bideojokoak uztartzeko urteetan zehar egindako jardunaren gogoeta egingo dute.

Ohikoa denez, hitzaldien ostean mahai ingurua izango dugu Digipen Europe-Bilbao Institute of Technologyko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleekin. Hona hemen egitarau osoa: