Jokoan jaialdia asteburu honetan Zornotzan

Mahai jokoak maite dituztenek hitzordu garrantzitsua dute asteburu honetan Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. Zortzi gune era guztietako jokoetan debalde parte hartu ahal izateko, erosteko eta mundu zabaleko joko eta jolasen berri izateko. Besteak beste, gainera, Trivial Pursuiten estatuko II. Txapelketa lehiatuko da.
Azaroaren 6an eta 7an Zornotzako Zelaieta gunera hurbiltzen direnek mahai jokoekin lotutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute doan, 100 mahai jokotik gora bilduko dituen ludoteka erraldoia prestatu dute eta: Jokoan.
Orotara, zortzi gune bereiztuko dira:
Batetik, trebezia-jolasen gunea; pultsua, trebetasuna edota erreflexuak neurtzeko.
Munduko jolasen berri izateko txoko bat ere izango da, bestetik. Afrikako mankala, Nepaleko bag chal, Indiako carrom eta Japoniako majohn jolasen arauak eta historia ezagutu nahi?
Hirugarrenik, tamainari eskera maletan erraz sartu eta bidaian eraman daitezkeen jolas dibertigarrien gunea.
Binaka aritzeko aukera eskaintzen duten jolasak laugarren gune batean bilduko dituzte.
Bosgarren gunean, talde handietara bideratutako jokoak izango dira.
Seigarrena umeentzako gunea izango da, eta zazpigarrena maileguen eta jolas libreen alderdia izango da.
Azkenik, standak ere muntatuko dituzte gune ezberdinetan probatutako jokoren bat gogoko izanez gero, erosi ahal izateko.
Horretaz guztiaz gain, hainbat lehiaketa ofizial jokatuko dituzte aurreikusitako jardueren egitarauaren baitan. Partehartzea zeharo librea da. Hara:
Azaroak 6, larunbata (besteak beste):
11:00. Trivial Pursuiten Estatuko II. Txapelketa.
12:00. Thunderstone txapelketa.
13:00. Xake aldaerak: Knightmare chess.
16:00. Thunderstone txapelketa (jarraipena).
16:00. Trivial Pursuiten Estatuko II. Txapelketa (jarraipena).
17:00. Xake aldaerak: Proteus.
17:00. Carcassone txapelketa.
Azaroak 7, igandea (besteak beste):
11:00. Catango Kolonoen Txapelketa.
11:00. Thunderstone txapelketa (finala).
12:00. Xake-aldaerak: Tile Chess.
16:00. Crazy Dancing txapelketa.
18:00. Xake aldaerak: Shuuro.
19:00. Identik eta Graffiti.