Jokoak Facebookera itzuli dira
Streaming bidezko jokoen zalea bazara, adi; Facebook-ek app berri bat kaleratuko du, Twitch eta Youtube Gaming plataformekin leihatzeko asmoz. Berez ekainean kaleratu behar zuten app hau, baina koronabirusaren kontuarekin estreinaldia aurreratzea erabaki dute; gauzak horrela, Android mugikorrentzat dagoeneko erabilgarri dago, eta laster izango da ere iOS-entzat.
Facebook Gaming app berri honek zuzenean jolasteko aukera eskaintzen du Go Live atalari esker; gainera, bideoa zuzenean Facebooken ikusteko aukera dago app-ik deskargatu beharrik gabe. Ez du iragarkirik eta bereziki mugikorrean erabiltzeko diseinatu dute.
Facebook bere hastapenetatik erabili duzuenok ondo gogoratuko duzue sare sozialak betidanik izan duela jokoekiko interes berezia; hain zuzen, sarearen lehen urteetan bereziki indartutako sektorea izan zen; nork ez zituen baratze birtualak landu Farmvillen, jatetxeak bideratu Café World-ekin ala maskota birtualak zaindu Pet Society-rekin? Nostalgiara bueltatzeko prest?


