Jokin Etxeberria: "Zatoz nirekin laztana"

Jokin Etxeberria: "Zatoz nirekin laztana" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jokin-etxeberria-quotzatoz-nirekin-laztanaquot/@@download/image/90p48jetcheverr_1363211735.jpg
2008/11/07
elkarrizketa
Testua: Patxi Uranga.
Donibane Lohizunen jaioa, Bilbon bizi da. Izugarri ligatzen omen du "Burp" eta "Chiloé" saioak aurkeztearen aitzakian. Makina bat sexu-aholku eman dizkigu.

Egia da telebistako aurkezleek nahi beste ligatzen duzuela?
Egia da, bai. Bekadunak ditut horretan laguntzeko. Nire antza behar dute izan, eta nire arropa erabili lana partekatu ahal izateko. Mutilak: nire facebook-ean argazki bat eta CVa uzteko gonbitea luzatu nahi dizuet, milesker.

Erasoa jo aurretik gidoia ikasten duzu, edo nahiago inprobisazioa?

Saiatzen naiz gidoiak ikasten, baina ez naiz ikasle ona, eta inprobisazioan daukat indarra. Bien arteko armonia bilatzen dut.

Egunak argitu du. Burukomina. Zein da aldamenean dudan hori?

Burukomina… festa askotxo, edo burper bat urrunegi joan zitzaidan. Adibide bat: Burper Karimarekin arratsalde bat eman nuen kaka izozki bat prestatzen. Etxerat sartu nintzen sekulako buruko minarekin. Bideoa ikustean ulertuko duzue.

Hegoa beroarekin lotu ohi da, iparra hotzarekin. Konparaketak balio du Bidasoaren bi aldeetarako?

Ez dut uste. Ohiturak ez dira berdinak, Hego Euskal Herrian egiazko bizitza dago kalean, eta Ipar Euskal Herrian etxean geratzen dira. Baina, berotasuna da Euskal Herriaren ezaugarrietako bat, ezta?

Gaua. Festa. Konpainia ona. Giroa berotzen ari da… Eskua luzatu duzu eta espero ez zenuen zerbait topatu. Inprobisatu irtenbidea.

Oups, barkatu... baina, egia esan, ipurdi polita daukazu. Nekatua zara? Gaixoa. Zatoz nirekin, laztana.

Ilehoriak, beltzaranak, txikiak, lodiak… gustu jakinik baduzu edo, gehiengoa bezala, posible den guztia amets?

Egia esan, asko gustatzen zaizkit ile beltza, kopeta-ilea, slim galtzak eta begi marroiak dituzten neskak. Deskribapena eginda, ea zortea dudan.

Larrutan egin duzun tokirik arraroena?

Ohe batean. Izugarria izan zen, benetan arraroa. Proba egitea gomendatzen dizuet, baina pijamarik gabe.

Ohean, tigrearen jauzia edo panda hartzaren goxotasuna?

Tigre tanga batekin, Burper Lagobart bezala. Baina My Jok-zalea naiz, eta panda hartzaren goxotasuna ere atsegin dut.