Jokaldi mortala

23 urteko gazte bat hil da Taipeiko ciberkafe batean 10 orduz World of Warcraft jokoan aritu ostean. Che Jung-yu zendu eta 13 ordu pasatu arte, baina, inor ez zen jabetu ezbeharraz. Izugarria! Ciberkafeko harrerako langileak adierazi duenez, Chen ohiko bezeroa zen eta egun hartan 23 orduz segidan jokatu ahal izateko tiketa erosi zuen. Goizeko hiruak aldean buruak behera egin ziola ikusi omen zuen baina... "lo hartu zuela pentsatu nuen". 23 orduak igarota antzeman zuen harrerakoak gertatutakoa.