Johnnie Walker: Paperezko botilan salduko den lehen whiskia

Johnnie Walker: Paperezko botilan salduko den lehen whiskia Johnnie Walker marka ezagunak datorren urtetik aurrera bere whiskia %100 paperez egina dagoen botilan salduko du, plastiko gramo bakar bat erabili gabe. Ontzi berritzaile hau beste edari enpresa handiek ere erabiliko dute Pulpex Limited, ontzi honen sortzaileak adierazi duenez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/johnnie-walker-paperezko-botilan-salduko-den-lehen-whiskia/@@download/image/botella_diageo.jpg
2020/07/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Johnnie Walker marka ezagunak datorren urtetik aurrera bere whiskia %100 paperez egina dagoen botilan salduko du, plastiko gramo bakar bat erabili gabe. Ontzi berritzaile hau beste edari enpresa handiek ere erabiliko dute Pulpex Limited, ontzi honen sortzaileak adierazi duenez.
Johnnie Walker: Paperezko botilan salduko den lehen whiskia

Diageo enpresa britainiarra alkoholdun edariak ekoizten eta banatzen aritzen da, eta honek aurkeztu du Johnnie Walker whiskia paperezko botila %100 birziklagarrian. Plastikorik batere ez duen ontzi hau 2021ean merkaturatuko da. Pulpex Limited erakundeak sortutako ontzi honek ontziratzeko teknologian iraultza bat ekarri du honelako botila jasangarriak sortuz.

Diageo-k adierazi duenez elikadura segurtasun neurri guztiak betetzen ditu botila berriak eta guztiz birziklagarria izango da. Pulpex Limited enpresak, beste konpainiekin ere lanean jardun du, horien artean PepsiCo eta Unilever erakundeekin, eta hauek ere datorren urtean paperezko botila propioak merkaturatuko dituzte. 

Paperezko botila dagokionez, Pulpex-ek aipatzen du, teknologiak ahalbidetu bezain azkar, edari karbonatuekin eta beroekin ere erabili ahalko dela ontziaren egiturari eragin gabe, baina hori ikusteko gehiago itxaron beharko dela. Denborarekin helburua kristalezko eta PET-ezko ontziak ordezkatzea da, ingurumenarekin modu errespetagarriagoan jokatuz. 

Zentzu honetan aipatu, ontziaren diseinua markaren beharretara egokitu daitekeela arazorik gabe, kolore ezberdinak erabili daitezkeelarik pigmentu jasangarriak erabiliz. Dekoratu ere egin daiteke, estanpatu eta grabatuak eginez eta etiketak ere jarri daitezke.