John Cleese badoa

Komedia zaleentzako albiste txarra, ezin txarragoa: John Cleese komediante handiak erretiroa hartzea erabaki du. Hori bai, erabakiaren berri ere, berak bakarrik dakien moduan eman du. Mundu honetan urte gutxi geratzen zaizkiola eta, "proiektu bat hasi eta amaitu gabe utzi" baino nahiago omen du oraintxe utzi. Gainera, "aktorerik handienak hilda daudela kontuan hartuta, munduko antzerki konpainiarik onenera" jauzi egingo duela-eta pozik omen dago. Hi haiz hi artista!