Joe La Reina, Berri Txarrak eta Audience Big Festivalen izango dira

Joe La Reina, Berri Txarrak eta Audience Big Festivalen izango dira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joe-la-reina-berri-txarrak-eta-audience-big-festivalen-izango-dira/@@download/image/2012528450bigfestival.jpg
2012/12/13
berria
Joe La Reina, Berri Txarrak eta Audience Big Festivalen izango dira
Uztailaren 18tik 21era bitarte izango da Miarritzen, Big Festival ekimenaren laugarren edizioa. Jaialdia hiru gune nagusitan banatuko da eta kontzertuetaz haratago hamaika hitzordu antolatu dituzte Big Festivalen laugarren ediziorako.


Guztira 40 artista baino gehiagok parte hartuko dute uztailaren 18tik 21era bitarte Miarritzen nagusituko den Big Festivalen. Pete Doherty, The Rapture eta Sebastian Tellier musikarien mailako izen ospetsuek osatzen dute kartela eta Euskal Herriko sorkuntzak ere tartea izango du bertan.
Horien artean, Iruñean bizitokia duen Joe La Reina talde gipuzkoarra egongo da batetik, eta baita Berri Txarrak eta Audience taldeak ere. Azken hau izango da asteazkenean, uztailaren 18an, jaialdiaren ateak zabalduko dituena.
Jaialdiak hiru gune izango ditu Miarritzen, batetik Atabal Aretoa, bestetik Halle d'Iraty gunea eta azkenik Aguilerako Estadioa. Kontzertuetaz aparte hamaika ekitaldi eta hitzordu nagusituko dira Miarritzen eta horietaz gozatu ahal izateko sarrerak salgai daude dagoeneko.