JOAQUIM RUYRA proiektu pedagogikoa; zein da arrakastaren sekretua?

JOAQUIM RUYRA proiektu pedagogikoa; zein da arrakastaren sekretua? Bartzelonako ingurunerik pobre eta gatazkatsuenetako batean dago Joaquim Ruyra eskola publikoa, baina aurreiritzi guztien kontrara, bertako ikasleen emaitzak Kataluniako batezbestekoaren oso gainetik daude. Azaroaren 24an, Hik Hasik jardunaldia antolatu du proiektua ezagutzeko; ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joaquim-ruyra-proiektu-pedagogikoa-zein-da-arrakastaren-sekretua/@@download/image/1495387045_627104_1495387226_noticia_normal.jpg
2018/11/12
berria
Bartzelonako ingurunerik pobre eta gatazkatsuenetako batean dago Joaquim Ruyra eskola publikoa, baina aurreiritzi guztien kontrara, bertako ikasleen emaitzak Kataluniako batezbestekoaren oso gainetik daude. Azaroaren 24an, Hik Hasik jardunaldia antolatu du proiektua ezagutzeko; ez galdu!
JOAQUIM RUYRA proiektu pedagogikoa; zein da arrakastaren sekretua?

Duela bi ikasturtetatik, Hik Hasik inguruko eta atzerriko hezkuntza jardunbide egokiak ezagutarazteko jardunaldiak eta bisita pedagogikoak antolatzen ditu, bereziki, Lehen Hezkuntzako profesionalei begira. Besteak beste, El Martinet, Amara Berri, Reggio Emilia edota Waldorf eskoletako ereduak ezagutzeko aukera izan dute. Esperientzia eredugarri horietako bat da Kataluniako Joaquim Ruyra ikastetxearena (3-12 urte arteko ikasleen eskola). Eta horixe ezagutzeko aukera eskainiko dute azaroaren 24an Donostian.

"Mirari" hitzarekin deskribatzen dute batean eta bestean Kataluniako Joaquim Ruyra ikastetxeko errealitatea. Edonork barneraturik izan ditzakeen printzipio eta usterik sendoenak kolokan jartzen dituzte hango jardunak eman dituen fruituek eta bertako ikasleek lortu dituzten emaitzek.   

Bartzelonako metropoli-eremuko ingurunerik pobre eta gatazkatsuenetako batean dago Joaquim Ruyra eskola publikoa: L’Hospitalet de Llobregat-eko Florida auzoan, hain zuzen. Ikasleen %92 jatorri atzerritarrekoak dira —30 nazionalitate inguru ordezkatzen dituzte— eta ikasleen %40 ez dute ikasturte osoa bertan egiten —ikasturtea hasita iritsi direlako edota kurtso barruan beste bizitokiren batera joan direlako—.

Aurreiritzi eta dogma guztien kontrara, ordea, bertako ikasleek kanpo ebaluazioetan ematen dituzten emaitzak Kataluniako onenen artean daude. Hain zuzen, Hik Hasik ikastetxearen inguruko erreportaje bat argitaratu zuen.

Proiektu pedagogiko honen arrakastaren sekretua ezagutu nahi baduzu:

- EGUNA: Azaroaren 24a, larunbata, 9:00etatik 14:0etara.

- TOKIA: EHUren Pedagogia Fakultatea, Donostia (Tolosa Hiribidea, 70)

- PROGRAMA:

         * 9:00-9:15 / jardunaldiaren irekiera

         * 9:15-11:30 / Bartzelonako Joaquim Ruyra ikastetxeko proiektu pedagogikoaren aurkezpena

         * 11:30-12:00 / Hamaiketakoa

         * 12:00-13:00 / Gasteizko Sansomendi ikastetxearen esperientzia: Ausarten Kluba eta gatazken kudeaketarako eredu dialogikoa

         * 13:00-14:00 / mahai ingurua Joaquim Ruyrako nahiz Sansomendiko emaileak mahaian direla: galderak, ekarpenak…

 

PREZIOAK

 ARRUNTA  HARPIDEA  LAGABETUA
 40 €  25 €  30€

Izena emateko

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929