Joanes Asurmendi: "“Euskaraz abesteak gure hizkuntzari oihartzun handia ematen dio”"

Joanes Asurmendi: "“Euskaraz abesteak gure hizkuntzari oihartzun handia ematen dio”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joanes-asurmendi-quoteuskaraz-abesteak-gure--hizkuntzari-oihartzun-handia-ematen-dioquot/@@download/image/joanes_asurmend_1371209395.jpg
2010/07/02
elkarrizketa
Raul Perez
Entzun arren San Fermin / zu zaitugu patroi / zuzendu gure oinak / entzierro hontan otoi. Iaz abestu zioten zenbait entzierro zaleek euskaraz San Fermini lehen aldiz. Joanes Asurmendi izan zen abestu zuen gazteenetakoa. Iruindar peto-petoa da, Estafeta kalekoa. Ea ba harrobiak zer dioen.

San Fermini euskaraz abestu zenioten iaz aurrenekoz. Ekimenaren bultzatzaile gehienak helduak dira. Zuek, gazteok, hartuko al duzue lekukoa? 
Nik uste dut honek etorkizuna baduela eta ona da euskararentzat, munduan barrena zabalduko baita; oihartzuna ematen dio. Aurten nire lagun batzuk euskaraz abesten dugunon taldetxoan sartuko dira.

Pirritx eta Porrotxek Pobre de mi euskaraz abesten dute. Zuek noizko?
Nik kanta hori gustukoa ez badut ere, zenbat eta azkarren orduan eta hobe.

Sanferminetan galtzen ez duzun hitzorduren bat?
 
Peñarekin, Irrintzirekin, ibiltzea eta hamarretakoa hartzea.

Zenbat ordu igarotzen dituzu etxean festetan?

Oso gutxi, zortzi bat egunean.

Atzerritar bat topatu duzu kalean eta nora joan daitekeen galdetu dizu. Aholkuren bat ematerik bai?

Nabarreria plazara joateko esango nioke, han giro ona izaten baita beti.

Lo kuluxka, etxean ala kalean?
Inon ez, ez dut siestarik egiten.

Txupinazoa non?
Iaz Gaztelu plazan, baina aurreko urteetan peñan.

Peñako menua: egunero berbera ala desberdina?
Peñan hamarretakoa egiten dut eta gehienetan, urdaiazpikoa tomatearekin jaten dut ohitura den moduan.

Zenbat diru gastatzen duzu sanferminetan?

10-15 euro eguneko.

Entzierroei buruz, zer?
Sanferminetako ekitaldirik hoberena dela iruditzen zait, nahiz etapublizitatea dela medio, gero eta jende gehiagok parte hartzen duen etahorrek lasterkarientzat oztopo bat den.