Joana Lasheras: "“Audientzia igotzeko pornoa baino gehiago behar da ETBn"

Joana Lasheras: "“Audientzia igotzeko pornoa baino gehiago behar da ETBn" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joana-lasheras-quotaudientzia--igotzeko-pornoa-baino-gehiago-behar-da-etbnquot/@@download/image/2011337501joana_1361530452.jpg
2011/03/04
elkarrizketa
Raul Perez
Joana Lasheras: "“Audientzia  igotzeko pornoa baino gehiago behar da ETBn"
Iruindarra. 30 urte. Kazetari gisa, "todoterrenoa". Xabier Euskitzeren aldamenean ikusten ari gara Anitzele saioan. ea nola moldatzen den sexu terrenoan. Kazetari on baten dohainetako bat da jakinmina. Sexuan ere bertute hori duzu? Jakinmina ez da sekula galdu behar, eta noski, ezta sexuan ere. Horrek bihurtzen du erlazio bat kitzigarri.

Esan ohi da ere kazetariak erne egon behar duela uneoro albiste bila. Sexurako une egokia ere bat batean sor al daiteke?
Bat-batean sortu bai, baina askotan ezin.
Telebistan estresak jota ibiltzen zarete askotan, segundoak erekontatzen.

Itolarrian ibili al zara inoiz sexu kontuetan, di-da bateanbukatu behar izatea?

Etxeko atea entzun eta… gurasoak bueltan dagoeneko!!! Hori bai"kortapedos" handia! Gazte garaian horrelakoak askotan gertatzen dira.Ez niri bakarrik…

Iruñeko xirritoki bat aholkatzerik bai?

Badakit egon badaudela, baina nik ez dut xirritokietara joateko beharrik izan…

Elkarrizketaturen batek edo bestek kalabazak emango zizkizun urte hauetan guztietan. Eta bestelako kalabazak jasotakoa al zara?

Bai noski! Batez ere 15-16 urte dituzun garai hartan. Egun guztiamutiko baten atzetik ikastolan, eta kasurik ez... gero negar eta guztiegiten nuen batzutan etxean... oso sentibera naiz.

Idazle ere bazaitugu. Liburu erotiko bat idaztera ausartuko al zinateke?

Ausartu bai, baina ikastaro bat jaso beharko nuke lehenago. Idazkera ikastaroa, ez sexu ikastaroa…

Beti kamera aurrean zabiltza. Ausartuko al zinateke sexuan aritzerakameraren Rec botoia piztuta dagoela, zure bideo kamera izanda ere?

Dudarik gabe: ez. Kamera aurreko une barregarri eta politenetarikoakberoki, txano, eskularru eta botak jantzita bizi izan ditut. Elurretanegin izan ditudan grabaketetan, alegia!

Film pornoak emanez gero ETBren audientzia datuek gora egingo lukete. Bai ala ez?

ETBko audientziak gora egiteko pornoa baino askoz gehiago behar da.

"Anitzele"-n zabiltza. Bikotekidearekin zaudela, hitz aspertuak edosolasaldiak sarrera gisa gustuko al dituzu ala denbora alferrik galtzeada?

Ni ur azpian ere ez naiz ixilik egoten. Bikotekidearekin nagoelaletxuga bat erosi behar dela gogoratzen badut, momentuan esaten dut.

Zer moduz eramango zenuke Euskal Herriko Sara Carbonero izatea, hotsbikotekide famatua edukitzea eta prentsa arrosa atzetik uneoro izatea?

Sara Carbonerok ez dit inbidia askorik ematen... paparazziak egunerobere gainean... ni oso gustora eta lasai bizi naiz Bizkaiko herribatean, munduko senar eta seme hoberenekin.