Joan zaigu Txilardegi

82 urterekin hil da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazle donostiarra. Euskaldun eta euskaltzaleek miretsitako gizonak euskara etxetik kanpo ikasi behar izan zuen, eta ondare oparoa utzi du urte luzeetako ibilbidearen ostean. Aitzindaria izan da Txillardegi;
ETAren, Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreretan funtsezko kideetako bat izan baitzen, eta euskal soziolinguistikaren inguruko lehen aldarrikapenak ere berak egin baitzituen. Leturiaren Egunkari Ezkutua lana euskal literatura modernoaren giltzarria da, eta ordutik dozenaka lan kaleratu ditu. Hark hasitako ibilibidetik aurrerantz egiten jarraituko dugu.