Joan Massague ikertzaileak metastasiaren jatorria argitu du

Joan Massague ikertzaileak metastasiaren jatorria argitu du Gaixotasuna ulertzeko modua aldatzen du aurkikuntza eta tratamenduak hobetzeko bidea irekiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joan-massague-ikertzaileak-metastasiaren-jatorria-argitu-du/@@download/image/1579082934166.jpg
2021/08/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gaixotasuna ulertzeko modua aldatzen du aurkikuntza eta tratamenduak hobetzeko bidea irekiz.
Joan Massague ikertzaileak metastasiaren jatorria argitu du

Metastasiari hasiera ematen dioten zelulek gorputzak duen konponketa naturalaren mekanismoa eragozten dute eta mekanismo hau bera minbizia gorputzeko beste organoetara zabaltzeko erabiltzen dute. Horixe da Joan Massaguek aurkitu duena, metastasia ulertzeko modua erabat aldatuz eta hau ekiditeko eta sendatzeko estrategia berriei bidea utziz. 

Emaitzek erakutsi dute metastasia ez dela mutazio genetikoengatik sortzen, orain arte uste izan den bezala. Zelulen berprogramazio batengatik sortzen dira, mutatuak ez zeuden, baina itzaliak zeuden, geneak berraktibatzen dituztenean. Berprogramatze honekin, zenbait tumoredun zelulek leheneratzeko ahalmena duten zelulen jokabidea bereganatzen dute metastasia sortzeko ahalmena eskuratuz. 

Massaguerentzat, New Yorkeko Sloan Kettering Institutuko zuzendariarentzat, aurkikuntza hau orain dela 20 urte hasi zuen ikerketaren emaitza izan da. Metastasiaren biologia ikertzea erabaki zuen, minbizi ia gehienen heriotzaren arrazoia baitira. Ordu arte, minbiziaren oinarri biologikoko ikerketak tumoreetan oinarritu izan ziren. 

Pasa den astean Nature Cancer aldizkarian aurkeztutako ikerketan Massague eta bere taldeak frogatzen dute metastasiari hasiera ematen dioten zelulek osasuntsu dauden oihalak modu "gaiztoan" erabiltzen dituztela. Honela, hautsitakoa konpontzen duten zelula horiek, konpondu beharrean aurkakoa egiten dute. 

Emaitzek erakusten dute metastasia ez dela hautaketa natural baten bidez sortzen. Honela, zelulek metastasia sortzen dutenaren kontzeptua baztertu du ikertzaileak. Ikusi da, hastapeneko zelulak, tumorea sortzen dutenak, metastasia sortzen dutenaren ezberdinak direla. Beraz, egungo ereduak ez dira egokiak metastasia ulertzeko eta ezta honi aurka egiteko ere. 

Sloan Kettering Institutuko taldeak arratoien antigorputzekin entseguak hasi ditu hasierako fasean dauden metastasiak tratatzeko. Metastasi zelulak ezabatzeko entseguak ere baditu arratoiekin, ondoren kimioterapia tratamenduetan aplikatu ahal izateko. 

Hala ere, ez da lan erraza, metastasiarentzat farmakoak garatzea, tumoreentzat garatzea baino zailagoa baita. Beraz, oraindik bide luzea dago aurretik, nahiz eta dirudienagatik, bide onean goazen, aurkikuntza honek erakusten duen bezala.