Joan Fierroren 'Atzerritarra' erakusketa jarri dute Gasteizko Montehermoson

Atzerritarra erakusketak performance eta ikus-entzunezkoak uztartzen ditu. eta atzerritartasunarekin lotutako imajinario hegemonikoei aurre egitea eta horiek ebaluatzea du helburu: zaurgarritasuna, itxaropena eta tragedia. Ideia horiek, absurdutasuna zeharkatuz, plano existentzialistara estrapolatzen dira.
Bilboko kaleetan egindako ekintza txikietan gauzatu zen asmoa eta, horien bidez, still-film izenekoen segida alegorikoa eratu eta erregistratu zen.
Joan Fierro diziplina anitzeko artista da eta bere interesgune nagusia irudi mota ezberdinak eta horiek egunerokotasunean produzitzeko mekanismoak moldatzea da. Bere lanaren eta ikerketaren alderdi nagusia gorputzarekin, lurraldearekin eta nortasunaren eraikuntzarekin lotutako gaietara bideratzen du. Horretarako hainbat baliabide erabiltzen ditu, argazkigintza hedatua, grafiko hedatua, bideoa eta instalazioa.
Monterhermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan egongo da ikusgai erakusketa apirilaren 16ra bitarte.