Jo ezak/n berriro

Jo ezak/n berriro https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jo-ezakn-berriro/@@download/image/69p19_1365096736.jpg
2006/12/01
erreportajea
Julen Azpitarte
Sexua eta rock and rolla: gauza gutxi topatuko dituzue estuago lotuta. Rockaren historia sexu istorioez betea dago. Hona hemen horietako batzuk. 

Garai batean, marinelek "rock and roll" esamoldea erabiltzen zuten "ontzien balantzadak" eta "atzetik aurrerako mugimendua" aitatzeko. Esamolde hori XVII. mendeko literatura ingelesan ageri da, baina XIX. mendean, musika beltz espiritualaren munduan sartu zen. Izan ere, gospel kantari beltzak "rocking" aditza erabiltzen hasi ziren, mezatan izaten zituzten "bahiketa" erlijiosoak deskribatzeko.

1947an, Roy Brown rhythm and blues kantariak "Good Rocking Tonight" kantu ezaguna idatzi zuen, eta abesti horretan,  sexuarekin lotu zuen, lehen aldiz, rock and roll esamoldea. Kantu horretan, "rocking" ospetsuak dantzarako grina aipatzen du itxuraz, baina, benetan, sexua zeharka aipatzeko modu bat da. Izan ere, gauez sexu ona edukitzeko gogoaz ari zitzaigun Brown lizuna.

Abesti hori behin eta berriz jo zuen Elvis Presley rock ikono sexualak. Are gehiago: 1954an, abestia grabatu zuen Sun diskoetxe mitikoaren Memphiseko estudioan, pelbisa albo batera eta bestera astintzen zuen bitartean. Ondorioz, jendea nonahi erabiltzen hasi zen rock and roll esamoldea, sexua, dantza eta musika estilo bat definitzen zituela jakin barik. Garai hartan, rock and rolla beltzen eta zuri txiroen kontua zen, baina denborarekin arrakasta itzela lortu zuen.

Rocka eta larrua

Ordutik hona hamaika gauza gertatu dira, baina rock and rolla sexuarekin lotu da beti: Elvisen gerri mugimendu limurtzaileak, Kiss taldeko Gene Simmons mihi luzearen ohea gozatu (omen) duten 4.600 emakumeak, edota, gaur egun bertan, Turbonegro norvegiarrek erakusten duten gay itxura. Rock and rollak eta sexuak izan duten, eta oraindik ere badaukaten, lotura estuaren adierazle dira.

Hala, eta beti ere susmo, gezur eta usteen artean mugitzen garela aintzat hartuz, hamaika sexu-zurrumurru zabaldu dira rock unibertsoan: Aerosmitheko Steven Tyler kantaria, sexuaren Jainkoa dela eta mihia ondo baino hobeto erabiltzen dakiela; Led Zeppelineko Jimmy Page-ek sadomasokismoa maite duela, eta urrezko zaparradetan blai eginda bukatzea atsegin duela; Angie Bowiek, bere senarra David Bowie eta Mick Jagger elkarrekin ohean aurkitu zituela; Dennis Wilson, Beach Boys-eko bateria-jolea 12 urteko haur batekin oheratu zela…

Kontu horiek gezurra ala egia izan, honelakoak sarri gertatu dira rock munduan, baina zerrendan lehendabizikoak, lehen aipaturiko Led Zeppelin dira. 1969an, taldearen sexu-ibilbidearen pasadizo ezagunena gertatu zen: Seattle hiriko hotel batean zeudela, balkoitik pita bota, eta behean zegoen arrain-ontziko arrainak amua jan zuen. Jimmy Page, Robert Plant eta gainontzekoak, groupie talde batekin zeuden (rock and roll munduan, "groupie" esaten zaie, musika taldeetako kideekin sexu-harremanak izatea atsegin duten emakumezko jarraitzaileei), eta, bapatean, begira zer otu zitzaien gehiegikeria zale hauei: arrainak groupie baten baginan sartu zuten. Itsusi samarra, ezta?

Groupieak, lagun ala etsai?
Salbuespenak salbuespen, rock izar gehientsuenak gizonezkoak izan dira, eta ondorioz, mundu honetan joera matxista asko egon da. Dena den, groupie-ek paper garrantzitsua bete dute gitarra elektrikoen munduan; askok nahiko luketena baino askoz garrantzitsuagoa.

Izan ere, hainbat musikarik gutxietsi egin dute groupien ahalmena, eta askotan, gutxieste hori musikarien kalterako izan da. Hala, ohe-abenturetan lagun izandako emakumeek, sekretu asko haizatu dituzte, eta musikari batek baino gehiagok zakila hanka artean ezkutatu behar izan du, lotsagorrituta. Izan ere, groupiei esker dakigu rock izarren bizioen berri. Hona hemen rock mundu matxista irauli duten groupie boteretsuen laginatxo bat!

Bebe Buell
Modeloa izan zen Bebe Duell, eta bera izan zen groupie-en artean ederrena. Rock musikari piloa txora-txora eginda izan zituen, eta Dead Boys punk rock taldeko Steve Bators-ek, adibidez, bere errautsak esnifatzeko eskatu zion, hil aurretik idatzitako oharrean. Bebek ez zuen horrelakorik egin, baina "Mutiko hilaren" gorpuzkiak bihotz itxurako kutxa batean gorde zituen. Todd Rundgren musikariaren bikotekide ere izan zen Bebe, eta zoriontsuak izan ziren urte luzez, biak beste lagun batzuekin oheratzen ziren arren. Hala, Bebe Buellek alaba bat izan zuen Aerosmith taldeko Steven Tyler kantariarekin, Liv Tyler aktore ezaguna, hain zuzen. Todd Rundgrenek, baina, bere alaba izango balitz bezala hezi zuen Liv txikia. Nolanahi ere, Bebe Duellen benetako maitea Elvis Costello izan zen. "Nire alaba Liv eta Elvis dira gehien maite ditudan pertsonak, baina Elvis ezkonduta dago, eta ez dut besterik esango", esana du Bebe Buellek. Groupie ohiaren maitale zerrenda ikaragarria da: Steven Tyler, Rod Stewart, Elvis Costello, Mick Jagger, Jimmy Page, David Bowie eta Iggy Pop, besteak beste.

Cynthia Plaster Caster

Cynthia Plaster Caster artista-groupiea ez zen rock musikari askorekin oheratu, baina errekor bat ezarri zuen: musikarien zakil guztiak eskuratu zituen. Unibertsitatean zegoela, irakasle batek "uraren kontrako molde gogor bat" egiteko eskatu zien ikasleei, eta Cynthia Plasterri tentetutako zakilen igeltsuzko moldeak egitea bururatu zitzaion. Hala, Cynthiaren eskuek maitekiro moldatuta, hainbat zakila ospetsuren igeltsuzko kopiak heldu zaizkigu: Jimmy Hendrix-en txistua; MC5ekoen buztanak; Lovin Spoonful-en pitilina, Jello Biafra Dead Kennedys punk taldeko kantariaren txilibitu berritsua… Cynthiak kontatu duenez, bi pertsona behar ziren moldeak egiteko: batek ahoarekin zakila bero-bero jartzen zuen bitartean, bigarrenak moldea egiten zuen; bi lagunek txandakatu egiten zituzten bi eginkizun horiek. Gaur egun, Cynthia pop-rock independentean aritzen diren emakumezko musikarien igeltsuzko bularrak egiten ditu.

Sable Starr
70eko hamarkadan, Los Angeles hiriko groupie handiena izan zen. eta musikari guztiak atzetik zeuzkan, adurra zeriela. 14 urte zituela hasi zuen groupie ibilbidea, eta urtebete beranduago, gauak igarotzen hasi zen The Stooges bizi zen hotelean. Hollywood bisitatzen zuen bakoitzean, Hilton hotelera joan ohi zen David Bowierekin, eta Nancy Spungenek, Sid Viciousen bikotekide suizidak, erabat idealizatuta zeukan -Sable Starren estiloa eta itxura imitatzen zituen goitik behera-.

Sable Starrek harreman traumatikoa izan zuen Johhny Thunders gitarrajole junkie-arekin. Elkarrekin bizi ziren, baina ehunka aldiz banandu ziren. Garai batean, Sable Starr Rolling Stones-eko Keith Richards-ekin joan zen New York-era, baina Johhny Thunders bere bila joan zen, eta elkartu egin ziren berriro.
17 urte zituela, nahikoa zela erabaki, eta Kaliforniara joan zen Sable Starr. Egun Nevadako kasino batean dihardu. Rock mundu lizunari agur esan baino lehen, azken jolasak egin zituen Stooges-ekoekin: pubiseko ilea berdez tindatuta, murgiltze saio bereziak egiten aritu ziren hoteleko igerilekuan. Good rocking tonight!

Good Rockin Tonight



Well, I heard the news
there's good rockin' tonight.
Well, I heard the news
There's good rockin' tonight.

I'm gonna hold my baby
as tight as I can.
Tonight she'll know
I'm a mighty, mighty man.
I heard the news,
there's good rockin' tonight.

I say, well, meet me in a hurry
behind the barn,
Don't you be afraid, darling, 
I'll do you no harm
I want you to bring
along my rockin' shoes,
'Cause tonight I'm gonna rock away
all my blues.
I heard the news,
there's good rockin' tonight.

Well, we're gonna rock. We're gonna rock.
Let's rock. Come on and rock.
We're gonna rock all our blues away
Have you heard the news?
Everybody's rockin' tonight.
Have you heard the news?
Everybody's rockin' tonight.
I'm gonna hold my baby
as tight as I can,
Well, tonight she'll know
I'm a mighty, mighty man.
I heard the news,
There's good rockin' tonight.
Well, we're gonna rock, rock, rock,
Come on and rock, rock, rock,
Well, rock, rock, rock, rock,
Let's rock, rock, rock, rock,
We're gonna rock all our blues away.
Albisteetan entzun dut
gaur gauean dantza ona izango da
Albisteetan entzun dut
Gaur gauean dantza ona izango da

Nire laztana hartuko dut
ahal bezain sendo
Gaur gauean jakingo du
Gizon benetan ahaltsua naizela
Albisteetan entzun dut,
Gaur gauean dantza ona izango da

Ondo da, esan dut, berehala ikusiko dugu elkar
korta atzean
Ez izan beldur, laztana
Ez dizut minik egingo
Ekarri iezazkidazu
nire dantzarako oinetakoak
Gau honetan nire gaitz guztiak
alde batera utziko ditut
Albisteetan entzun dut
Gaur gauean dantza ona izango da

Ondo da, dantzatuko dugu, dantzatuko dugu
Tira, dantzatzera. Goazen eta dantzatu
Gure gaitz guztiak alde batera utziko ditugu
Entzun dituzue albisteak?
Mundu guztia ari da dantzatzen gau honetan
Entzun dituzue albisteak?
Mundu guztia ari da dantzatzen gau honetan
Nire laztana hartuko dut
ahal bezain sendo
Gaur gauean jakingo du
Gizon benetan ahaltsua naizela
Albisteetan entzun dut,
Gaur gauean dantza ona izango da
Ondo da, dantzatuko dugu, dantzatu, dantzatu,
Tira, dantzatu, dantzatu, dantzatu
Ondo da, dantzatu, dantzatu, dantzatu
Goazen, dantzatu, dantzatu, dantzatu,
Gaitz guztiak alde batera utziko ditugu

Musika eta hitzak: Roy Brown