J.K. Rowling grafitilaria

J.K. Rowling grafitilaria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/11
albiste-laburra
J.K. Rowling grafitilaria
Harry Potter zaleentzako beita berria atera du sortzaileak. Sagako zazpigarren eta azken eleberria idazten Edinburgoko The Balmoral hotelean amaitu zuen, eta azken puntua jarri zuen unea gogoan gordetzeko, gelako paretan idatzita utzi zuen liburua bertan eta une horretan amaitu berri zuela. Ordutik bederatzi urte bete direnean, idatzitako pareta haren argazkia publiko egitea erabaki du Rowlingek. Bandalismoa, duda barik, baina betaurrekodun aztiaren jarraitzaileek eskertuko duten bandalismoa!