Jimmy’s Hall
James Gralton aktibista komunistaren bizitzan oinarritutako filma. Irlandar Errepublikak deportatu zuen herritar bakarra izan zen, langile klasearen eskubideen alde egindako lanagatik. Ken Loachen zinea ezagutzen duenak ez du ezer berririk aurkituko, ohiko dituen drama historiko horietako bat baita. Hala ere, musikak, eta oro har kulturak, normalean baino protagonismo handiagoa hartzen dute oraingoan.