Jim Carrey; zer gertatu zaio?

Zinema aretoetatik aldenduta ibili da Jim Carrey; bere bikote ohiaren suizidioak eta haren senideen epaiketak erabat lur jota utzi zuen aktorea. Dena den, Jim Carrey ez da desagertu; metamorfosi bat jasan izan balu bezala, komediantea beste pertsona bat da orain. Jim Carrey ez da Jim Carrey, baina nor da?
FACEBOOKEN AURKAKO GUDA
Aktoreak bere Facebookeko profila ezabatu du aurten, eta Mark Zuckerbergen enpresaren aurkako kereila jarri du. Arrazoia? AEBetako 2016ko hauteskundeetan, ustez, sare sozialak Errusiako propaganda onartu zuen masiboki, Trumpen garaipena bultzatuz. #unfriendfacebook traola erabiliz, Twitterren azaldu ditu Facebooken aurka dituen arrazoiak.
MARGOLARIA
Duela gutxi, aktoreak dokumental interesgarri bat egin zuen bere margotzeko afizioa azalduz. Besteak beste, Facebook eta Donald Trumpen aurkako marrazkiak egin izan ditu.
JIM & ANDY
Netflixen ikusgai dagoen Jim & Andy dokumental zoragarriak pista asko ematen ditu egungo Jim Carrey nor den ulertzeko; bertan, Carreyk kontatzen du nola zoratzeraino bereganatu zuen Andy Kramer komikoaren rola 1999ko Man on The Moon filma egiteko. 24 orduz interpretatzen zuen Andy, erabat zoratu eta pertsonaia bera zela sinisteraino.
BIZITZARAKO FILOSOFIA PILULAK
Jim Carreyk bizitza ulertzeko filosofia pilula ugari aireratu ditu urte hauetan. Hemen dituzue bere perlatako batzuk:
-"Mundu guztia aberatsa eta famatua izatea nahi nuke, desiratzen duten guztia egin eta ondoren uler dezaten hori ez dela zoriontasunerako bidea".
- "Onartua izateko beharrak ikusezin bihurtuko zaitu. Ausartu zaitez zu zeu izaten indar guztiekin".
- "Muturretan bizitzea gustatzen zait. Noizbehinka, nire muturrak esperimentatzen ditut; adibidez, sei hilabetero, pertsona batek egun batean jan dezakeen txokolate kopurua gainditzea gustatzen zait".
-"Etsipena beharrezko osagaia da zerbait sortzeko. Ez bazara inoiz etsipenean erori, ez zara interesgarria".