Jeune et jolie

Isabellek 17 urte ditu, ederra da eta neska gazte batek nahiko lituzkeen erosotasun guztiak eman diezazkiokeen familia du. Lehen sexu harremanak hotz utzi ostean, luxuzko prostituzioaren munduan sartzea erabakiko du. Goizez ikasle, gauez sexu-langile, ezkutuko bizitza paraleloa hasiko du. Ozonek berezko duen elegantziaz, Buñuelen Belle de jour (1967) gogora dakarren drama hipnotikoa osatu du.