Jetpack Joyride

Jetpack Joyride https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jetpack-joyride/@@download/image/jokoa_149_1393932640.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Sergio Peña @Sergixnet (larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: Android-iOS
149.zenbakia
Jetpack Joyride ordu luzez tablet edo smartphonera lotuko zaituen joko sinple bezain entretenigarria da. Barry Steakfires protagonistak automatikoki pantailaren ezkerretik eskuinera korrika eta hegan egiten du, eta gure zeregina Barry gora eta behera maneiatzea izango da, pantailan agertuko diren arriskuak eta oztopoak gainditzeko. Bitartean, jokatzen jarraitzera bultzatuko gaituzten beste hainbat zeregin izango ditugu: txanpon kopuru bat biltzea, metro kopuru zehatz bat aurrera egitea, oztopo batzuk sigi- saga pasatzea, eta beste hainbat zeregin bitxi. Doan jaitsi daiteke.