Jet Lag madarikatua ekiditeko gomendioak!

Jet Lag madarikatua ekiditeko gomendioak! Gure barne-erlojua hankaz gora jartzen duen arazo honi aurre egiteko gomendio batzuk emango dizkizugun arren, ba al zenekien ekialdera ala mendebaldera bidaiatzen baduzu eragina desberdina dela? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jet-lag-madarikatua-ekiditeko-gomendioak/@@download/image/Captura de pantalla 2019-07-18 a las 12.20.22.png
2019/07/18

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Gure barne-erlojua hankaz gora jartzen duen arazo honi aurre egiteko gomendio batzuk emango dizkizugun arren, ba al zenekien ekialdera ala mendebaldera bidaiatzen baduzu eragina desberdina dela?
Jet Lag madarikatua ekiditeko gomendioak!

Gure gorputza erloju baten moduan funtzionatzen duela esaten badugu ez gaude ezer berririk deskubritzen ari, 24 ordutan zehar erritmo desberdinak jarraitzen baititu erritmo zirkadianoa deiturikoaren barruan. Erritmo zirkadianoaren bitartez, bizidunak Lurraren errotazioari egokitzen dira. XVIII. mendetik ezagutzen den kontzeptua da, hain zuzen, garai hartan ikusi zuen Jean Jacques d'Ortous de Mairan astronomoak minberaren hostoak ireki eta itxi egiten zirela, eguzkiaren argiaren arabera.
Gerora, beste ikertzaile batzuek frogatu dute animalien eta gizakien zelulek ere badutela erritmo zirkadianoa. Hark kontrolatzen ditu egunean zehar izaten diren aldaketak portaeran, hormona-mailan, loan, gorputzaren tenperaturan eta metabolismoan.

Laburbilduz, gorputza errutina konkretu batera ohitzen badugu, errutina hori zakarki aldatzean, gorputzak gaizki erreakzionatzen duela. Hegazkina hartu eta ordu aldaketa jasaten dugun unean, Jet lag deiturikoa sentitzen dugu. Pertsona baten erritmo zirkadianoaren eta distantzia luzeko bidaia batean helmugan dagoen ordutegi berriaren (ordu-eremuen eraginez) artean sortzen den desorekak eragiten duen egoera psikologikoa.
Neurologoek, fisiologoek eta gainerako adituek diotenez, gure gorputzak denbora tarte bat behar izaten du edozein arrazoi dela medio gertatutako ordu aldaketetara egokitzeko: egun bakarra batzuetan, baina kasurik gogorrenetan bost egun ere behar izaten dira.
Barruko erloju biologikoa ordu aldaketara egokitu dadin, adituek hurrengo ohar eta jarraibideak betetzea aholkatzen dute:

  • Ordua aldatzea tokatzen den asteburua baino egun batzuk lehenago, ohiko errutinak, elikadurarekin eta loarekin lotuak daudenak bereziki, egunero hamar bat minutu aurreratuz joatea komeni da.
  • Aldaketaren hurrengo hiru egunetan, berriz, egin lo gauez, eta siestarik ez egin logura edo lozorroa eduki arren, loaldiaren zikloen alterazioak eta nekea saihesteko.
  • Argi naturalaren pean jartzea eta goizean goiz ariketa fisikoa egitea ere oso mesedegarriak gertatzen dira gure gorputzaren adaptazioa errazteko.
  • Hidratazio egokiak nekea arindu eta gogorik eza murrizten du.

Dena den, beste edozein aldaketarekin gertatzen den bezala, sintomak eta erreakzioak oso desberdinak izaten dira pertsona batetik bestera, hala nola aldaketa horrek gure eguneroko bizimoduan ekar ditzakeen eraginak ere, ordu aldaketaren endredoa ez baita maila berekoa lanbide mota guztietan, ezta adin guztietan, ezta gizarteko egoera guztietan ere

Gomendioak:

1) Hegazkina hartu aurretik:

  • Erregulartasuna: Lo egiteko arazoak izaten dituzu eta hegaldia munduko beste hertzera joateko erreserbatu duzu? Lasai, ez kezkatu, estresik ez! Helmugan zenbat orduko diferentzia dagoen ezagutu. Bidaiatu baina egun batzuk lehenago (ekialdera bazoaz) ohikoa baina goizago oheratu zaitez, mendebaldera bazoaz ordea, beranduago. Erregulartasuna garrantzitsua da eta ohiturak mantentzen saiatu. 
  • Atseden hartu: Ordu gutxi geratzen dira hegazkina hartzeko. Urduri? Fresko eta batez ere erlaxatua bidaiatzea gomendatzen dizugu. Horretarako utzi kezkak alde batera eta behar adina lo egin duzula ziurtatu. Gogoratu atseden hartzea ezinbestekoa dela ondoren errazago errekuperatu ahal izateko.

2) Hegazkinean bertan

  • Ura, ura eta ura..."eta kafea?" ezta pentsatu ere! Hegazkina hartu aurretik saiatu kafeina saihesten. Ura edan. Honi esker hidratazio maila ona izateaz gain, iristean hobeto deskantsatuko duzu. Saiatu ura soilik edaten eta ez ezazu traizionatu zuku, gaseosa edota -are okerrago- alkoholdun edariekin. Zenbat eta altuago igo, alkoholdun edariak zeure organismoa ahuldu dezakeela argi izan. 
  • Hegazkinean lo egin. Onena gauez bidaiatzea izaten da eta argiak itzalita daudela, baina horrela ez bada, burko eroso bat erosi, belarrietarako tapoiak jarri eta saiatu lo egiten, uste duzuna baina garrantzitsuagoa da helmugara fresko iristeko.

3) Helmugan

  • Jendeak egiten duen berbera egin. Iristen zaren orduaren arabera, saiatu atari zabalean egoten, argi naturalarekin eta bertan dagoen jendearen errutina jarraitzen. Paseatu eta ahal baduzu itsasoan edota igerilekuan bainu bat hartu. Egunean zehar esna egoten lagundu dizuten ekintzak izango dira eta pixkanaka zure erloju biologikoa egokitu egingo da. 
  • Siestarik EZ. Saiatu zaitez iluntzen duen unean soilik lotara joaten. Gorputzak siestatxo bat egiteko eskatzen dizun arren, ahal baduzu behintzat saihestu eta gaua iritsi arte esna mantentzen saiatu. Leku argitsuetan ibili eta ekintza ugari dauden guneetan murgildu.
  • Tenperatura. Azkenean iritsi da gaua! Ohera sartu aurretik saiatu gelako tenperatua egokitzen. Ikerketa ugariren arabera, erloju biologikoa berotasun eta argien aldaketen eraginez bultzatua izaten da. Hotz egiten duen herrialde batean bazaude, edari beroak eta arropa goxoekin estimulatu. Beroa egiten badu ordea, arropa arina jantzi eta ohera sartu aurretik dutxa fresko bat hartzea ere ez da ideia txarra izango. Onena, 20 gradu ingurutan mantentzea, gehiegizko aldaketak saihestuz eta batez ere aire girotua alde batera utziz. 
  • Tresna elektronikoak itzali. Badakigu zeure familiari deitzea ezinbestekoa dela, ados. Azken orduko e-maila bidaltzea ere, onartzen dugu. Tira sare sozialetan zure egoeraren berri ematea ere premiazkoa iruditzen zaigu. Baina zergatik ez duzu guzti hori hurrengo egunean egiten? Jakin, aparatu guzti hauek loaren arerio handiak direla, beraz badakizu: itzali (zerbaitegatik zaude oporretan). Distraitzeko zerbait behar baduzu, liburu on bat eraman, osasunak eskertuko dizu eta baita izango dituzun amets gozoek ere. 
  • Erabateko erlaxazioa. Badakizu ezin izan duzula zeure etxeko burko gustukoena maletan sartu. Saiatu zaitez beraz gelan dituzun elementuekin erlaxatzen. Infusio lasaigarri bat hartu, itzali argia eta lasaitu, loa laster iritsiko da eta. 
  • Gora proteinak! Hurrengo egunean esnatzen zaren unean aprobetxatu gosari eder eta oparoa hartzen. Proteinak bidelagun onak izango dira une honetan. Egunean zehar almendra batzuk jatea gomendatzen dizugu, melatonina kopuru handia baitute ( loa orekatzen laguntzen duen eragilea). Eta amaitzeko afari arin bat egin, eta digestioa hobeto egiteko gainera, ohera sartu aurretik paseo bat eman.  

 

BIDAIA ON!