Jesus Pueyok 'El Hombre Orquesta' bideo-instalazio tragikomikoa jarri du Gasteizko Montehermoson

Jesus Pueyok 'El Hombre Orquesta' bideo-instalazio tragikomikoa jarri du Gasteizko Montehermoson Irailaren 29ra arte bisitatu ahal izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jesus-pueyoren-el-hombre-orquesta-bideo-instalazio-tragikomikoa-jarri-du-gasteizko-montehermoson/@@download/image/240801-El-Hombre-Orquesta-2-scaled.jpg
2024/08/05
Irailaren 29ra arte bisitatu ahal izango da.
Jesus Pueyok 'El Hombre Orquesta' bideo-instalazio tragikomikoa jarri du Gasteizko Montehermoson

Jesus Pueyoren El Hombre Orquesta ikus-entzunezko instalazioa, kanal anitzeko bideo-instalazio tragikomikoa, bisita daiteke Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan. Hiru bideo- eta audio-kanal sinkronizaturen bidez, irudiak formatu handiko hiru pantailatan proiektatzen dira, bertikalki orientatuta.

Artistak azaldu duen moduan, “italiar erako antzerki gisa antolatutako display honen gainean, egilea tragikomedia digitala osatzen duten eta inork bertako partaide bihurtu nahi ez duen pertsonaiatan banatzen da”.

Esketx desberdinez osatutako obra da, eta ez du hasiera eta amaiera zehatzik. Lanak 23 minutuko iraupena du eta loopean programatuta dago, baina eszenek ondo funtzionatzen dute modu independentean ere, eta zatika ikus daiteke, hala nahi izanez gero.

Ekoizpena, gidoia eta zuzendaritza Jesus Pueyorena da eta antzezlea ere bera da. Konposizioaz eta zuzendaritza musikalaz, berriz, Raul Loma arduratu da.

Erakusketa irailaren 29ra arte egongo da zabalik.