Jesus eta kalamua

Jesus eta kalamua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jesus-eta-kalamua/@@download/image/31p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Jesukristok eta apostoluek kalamu olioa erabiltzen zuten zenbait gaixotasuni aurre egiteko. Halaxe dio "Sex, Drugs, Violence and The Bible" liburuaren egileak. Antza denez, kalamua oliba olioarekin eta usain-belarrekin nahasten zuten, eta horrekin gorputza igurtzi ohi zuten, gaixotasun psikikoak eta fisikoak sendatzeko. Nahasketa horri kanehbosem esaten zioten. Beharbada, hurrengoan, Jesusek "maritxua" erretzen zuela esango digute ikerlariek. Jesus, Maria eta Jose!