JESSICA SARAH RINLAND ARTISTA ETA ZINEGILEAREN ERAKUSKETA IZANGO DA DONOSTIAKO TABAKALERAN, IRAILEAN
Jessica Sarah Rinland errealizadore argentinar/britainiarrak sortutako Extramission. Begi distiratsuen ehizan erakusketa inauguratuko dute irailaren 17an, Tabakalerako 2. erakusketa aretoan. Erakusketarekin batera, Zinemaldian, Zabaltegi-Tabakalera sailean, Monólogo colectivo / Collective Monologue filma proiektatuko dute.
Rinland artista eta zinegile ezaguna da nazioartean zine dokumentalean duen ikuspegi esperimentalagatik eta narratiba bereziagatik. Erakusketa honetarako propio sortu duen ikus-entzunezko instalazioa aurkeztuko du. Bideo-instalazio berriak irudi berriak eta audio-grabazioak konbinatzen ditu, XX. mende hasierako National Geographic aldizkariaren artxiboarekin.

Rinlanden azken filma, Monólogo colectivo, Locarnoko Zinemaldian estreinatuko da datorren astean eta Donostiako Zinemaldian irailean. Filmak Argentina osoko zoologikoen eta animaliak erreskatatzeko zentroek osatutako komunitatea erakusten du. Bi lagun agertuko dira bertan, elkarrizketan eta istorioak eta ezagutza partekatzen arkitekturaz, animaliez, zooaren etorkizunaz, familiaz eta historiaz.

