Jelosiaren gurpil zoroa

Jelosia geure bizitzetan ageri ohi da: lagunekin, anaia-arrebekin, bikotekidearekin, sexukidearekin
Zer da jelosia? Eta zer egin daiteke agertzen denean? Irtenbide gutxi batzuk daude.
Jelosia gertatzeko, bi aurre-baldintza daude. Batetik, afektuzko lotura izatea norbaitekin. Bestetik, lotura hori arriskuan jar dezakeen beste pertsona bat agertzea (benetakoa ala irudikatua).
Jokoan jartzen da maitasuna. Maite dugun hura partekatu behar dugula pentsatzeak beldurra eragin dezake, eta hark, jelosia. Beste batzuetan, berriz, afektuzko lotura amaituta egon arren, jeloskor senti gaitezke. Bikotekidearekin moztu eta gero, bera beste norbaitekin ateratzen hasi bada, adibidez; nahiz eta jada maitasunik ez dagoen, haren 'jabe' izaten jarraitu nahi bagenu bezala ibil gaitezke.
Jelosiaren intentsitateak ez du halabeharrez maitasun mailaren neurria ematen. Pertsona batzuk oso jeloskorrak izaten dira, oro har. Beste batzuk, oso gutxi. Gainera, kasu gehienetan, jeloskortasuna ukatu egiten denez, ez da oso agerikoa izaten.
Zer egin dezakegu jeloskor bagaude? Sentipen hori ukatzea ez da oso lagungarria izaten. Nork bere buruari ukatzeak min handiagoa eragin dezake; hau da, beste arazo bat sor diezaiokegu gure buruari hori ukatuta. Jelosia zer den jakitea eta ulertzea, zergatik gertatzen den ezagutzea, berriz, lagungarria izan daiteke.
Esaeraren arabera, begiek ez badute ikusten, bihotzak ez du sentitzen. Hau da, gure burua desatseginak zaizkigun eszenak ikustera derrigortzea gustuko dugun pertsona hori beste batekin musuka ikustea, adibidez alferrik sufritzeko modua izan daiteke. Horregatik, beharbada, beste pertsona interesgarri batzuk ezagutzeko aukerak sortzeari eskaini ahal diogu denbora hori.
Adibide bat
Sarritan ondorengo esperientziak edo antzekoak gertatzen dira bikoteetan. Bikotekideetako batek imajinatu du besteak lankide, ikaskide edo kiroldegiko kide bat gustuko duela, eta jeloskor sentitzen da horregatik. Jo dezagun, adibidez, Eneritz jeloskor dagoela, Maiderrek Marenekin kirola egiten duelako. Eneritzek beldurra du. "Maider Marenekin joango ote zait? Maiderrek utzi egingo al nau?". Ageriko edo zeharkako galderak egiten dizkio Eneritzek, beraz, informazio gehiago lortzeko: "Marenek badu bikotekiderik? Zenbat urte ditu?". Azkenean, Maiderrek jelosia nabaritu du. Edo, agian, argi eta garbi ikusi du. Aurrerantzean, Maiderrek, Eneritzek ez sufritzeko, ez dio Mareni buruz hitz egingo. Baina Eneritz horretaz konturatuko da: Mareni buruz gutxiago hitz egiten dio, berarekin egon da eta ez du ezer esan Susmoak areagotuko zaizkio, beraz.
Maiderrek, gainera, Eneritzi esan dio ez diola ezer esan gaizki pasa ez dezan. Eta horrek gehiago okertuko du egoera: "Ez bada ezer gertatzen ari, zergatik esan dit hori?", pentsa dezake. Hori guztia gutxi izango ez balitz bezala, Eneritz bere ikerketak egiten hasiko da: Maiderren gauzetan kuxkuxeatu, besteei galderak egin Eta, Maiderrek, horretaz jabeturik, inoiz baino gehiago defendatuko du bere intimitatea: ez dio informazioa hain erraz emango, eta gehiago ezkutatuko ditu gauzak, Eneritzek intimitate hori inbaditu ez dezan. Horrek Eneritzi pentsaraziko dio benetakoak direla bere susmoak.
Nola irten gurpil zoro honetatik?
Jelosiak sufrimendu asko eragin eta harremanak hautsi ditu. Horrelako kasuetan, sexu aholkularitza zerbitzura joateak benetan lagundu dezake.
Jean Batiste Poquelin Molière-ren esaldia: Jeloskorrak gehiago maitatzen du, baina jeloskorra ez denak hobeto maitatzen du.

Bat baino gehiago garenerako: Elkarri gutunak idaztea, nahiz eta elkarrekin bizi, eta postontzian sartzea edo lantegira bidaltzea: erotikoak edo maitasunezkoak izan daitezke.
Bakarka ala konpainian: Argazkiak egitea: erdi jantzita, biluzik, hainbat jarreratan, mota askotako argiekin
Sexu pribatutasun eskubidea: Intimitatean garatutako sexuzaletasunen adierazpenei dagokie; beste pertsonen sexu eskubideak mugatzen ez dituen jokabide oro onartzen du.
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Apirilak 7: Sexu eta Ugal Osasunaren Eguna

SEXESALDIA

SEXIDEIA

SEXESKUBIDEA
Sexu pribatutasun eskubidea: Intimitatean garatutako sexuzaletasunen adierazpenei dagokie; beste pertsonen sexu eskubideak mugatzen ez dituen jokabide oro onartzen du.
SEXEGUNA