Jelly

Jelly https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jelly/@@download/image/jelly_1391522727.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android-iOS
148.zenbakia
Twitter microblogging zerbitzuaren sortzaileetako batek aurkeztu berri du Jelly aplikazioa. Galdera eta erantzunetan oinarritzen da, hau da, galderak egin ditzakezu eta jendeak erantzun egingo dizu. Gainera, galderarekin batera argazki bat txertatzeko aukera eskaintzen du; adibidez, oroigarri baten esanahia ezagutzeko edo lagunen artean asmakizunak bidaltzeko. Smartphone eta tabletetan bakarrik erabili daiteke, beraz ez dago web bidezko zerbitzurik. Aplikazioa gure Facebook eta Twitter kontuarekin konektatzen da, lagunekin konexioa zuzenean egiteko.