Jeeper Creepers **

Gazte nerabeei zuzendutako beldurrezko filma bada ere, ez du Scream mitikoaren eredura diseinatutako beldurrezko ekoizpenekin zerikusirik. Hooper, Carpenter eta Cravenek 80ko hamarkadan landu zuten estilo odoltsutik hurbilago baitago filma. Trish eta Darry anaia-arrebek gorpu odoleztatu bat herrestan daraman morroi estrainio bat ikusi dute errepide erdian. Izuari eutsi ezinik, gaztetxoek ihes egin dute autoan. Arrotzak, ordea, ez ditu lekukoak atsegin. Gore kutsuko beldurra, biolentzia gordina eta ohiko munstro makurra dira ekoizpen arrunt honen arrakastaren giltzarriak.