Jedi Zaldunak, erlijio berria?

Jedi Zaldunak, erlijio berria? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jedi-zaldunak-erlijio-berria/@@download/image/10p5-1.jpg
2012/12/13
berria
George Lucasen "Galaxietako Gerra" film sortak zale asko ditu mundu osoan eta zaleotako batzuk jarraitzaile porrokatuak dira benetan. Ba al zenekien batzuek Jedi Zaldunak erlijiotzat hartzea nahi dutela? Australiako zenbait zalek dei egin diete bertako herritarrei Australiako Estatistika Bulegoaren erroldan, erlijoaren atalean, Jedi Zalduna jar dezaten. Ez da txantxetako kontua, Australiako legearen arabera, 10.000 herritarrek erlijio bera dutela aitortzen badute, erlijio hori legezko bihurtzen baita. "Galaxietako Gerra"-ren zaleek Jedi Zaldunak legezko erlijio bihurtzeko beste saio bat egin zuten Erresuma Batuan, baina hala ere, porrot egin zuten.