Jean zabalen itzulera: joera eroso eta inklusiboa

Jean zabalen itzulera: joera eroso eta inklusiboa Modako joera guztiak bezala, bakero edo jeansak batzuetan zerrendako lehen postuetan daude, besteetan badirudi desagertu egiten direla. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jean-zabalen-itzulera-joera-eroso-eta-inklusiboa/@@download/image/Captura de pantalla 2024-04-02 a las 12.05.55.png
2024/04/08
Modako joera guztiak bezala, bakero edo jeansak batzuetan zerrendako lehen postuetan daude, besteetan badirudi desagertu egiten direla.
Jean zabalen itzulera: joera eroso eta inklusiboa

Argi dagoena da ordea, modak joan, modak etorri; nahiko egonkorra den arropa dela jeansa. Azken boladan gainera protagonismoa eskuratu du, baina ez edozein modutara: jean zabalak itzuli dira, baggy jeans moduan ere ezagunak direnak. Pandemiaren ostean, modak nabarmenki estilo erosoago baten aldeko apustua egin du. Jean zabalen erakargarritasuna 90. hamarkadan eta 2000. urte hasieran berpiztu zen eta ordutik, modu ziklikoan itzuli izan da. Orain berriz ere boladan dago.

Silueta zabal eta izugarri handi honen itzulera, modatik haratago, pozgarria da. Izan ere, inklusiboa da, subertsiboa eta gainera, edonori ederto geratzen zaio. Orain honetan ukitu garaikideagoa eman zaio estilo nostalgikoari: sekula baino zabalagoak dira iraganekoekin alderatuta. Mozketak geroz eta zabalagoak dira, gerriak gero eta baxuagoak eta tolesturak lurreraino iristen dira. Azken urteetako pasareletan, diseinatzaileek jean zabalekiko duten maitasuna beldurrik gabe transmititu zuten eta baita pertsona ezagunek ere.

Silueta oversize-a sekula desagertu ez bada ere, egia da batez ere Z belaunaldia izan zela hauei modaren munduan protagonismoa itzuli diena. Izan ere, belaunaldirik gaztenek estiloa azpimarratzen dute, ez arropa erabiltzen duenaren neurria. Honegatik, gorputz ezberdinak batu daitezke moda honetara (kasu, ez dadila gaizki ulertu, beste modetara ere bai, noski). Joera honen onena? Jeans hauek rol generori tradizionalenak ere alboratzen dituela.

Lagunekin hamaiketakoa jateko, parkean paseo lasai bat emateko, bulegoan lan egiteko… dudarik ez dago jean zabalak funtsezko pieza bilakatu direla askoren armairuan. Beraz, emango dizun itxuran gehiegi pentsatu gabe edo hauekin identifikatzen ez bazara ere, ziur gaude badela jean zabalen modeloren bat gustatuko zaizuna. Zintzoki, erredakzioan asko gustatzen zaigu gorputz forma eta neurri guztiak barne biltzen dituen estilo honen itzulera. Ea baggy jeans-ak denbora luzez gure artean geratzen diren!