Jean-Luc Godardi eskainitako zikloa hasiko du gaur Bilboko Azkuna Zentroak

Jean-Luc Godardi eskainitako zikloa hasiko du gaur Bilboko Azkuna Zentroak Hamar filmek osatuko dute zikloa, eta gaur eta bihar 'La chinoise' emango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jean-luc-godardi-eskainitako-zikloa-hasiko-du-gaur-bilboko-azkuna-zentroak/@@download/image/la chinoise.png
2023/02/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hamar filmek osatuko dute zikloa, eta gaur eta bihar 'La chinoise' emango dute.
Jean-Luc Godardi eskainitako zikloa hasiko du gaur Bilboko Azkuna Zentroak

Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekak Jean-Luc Godard zinemagile frantsesari eskainitako Esperimentatzeko artea zikloa antolatu du, gaurtik maiatzaren 25era bitarte. Hamar emanaldi egingo dituzte guztira, asteazken eta ostegunetan.

Azkuna Zentrokoen hitzetan, "nouvelle vagueren erreferentea eta zinemaren historiako zuzendaririk eraginkor eta berritzaileenetako bat izan da" Godard. Aurrez ere proiektatu izan dituzte bere lanak baina ziklo honetarako bere lanik esperimentalenak hautatu dituzte. Esaterako, "Le Livre d’image" (2018) izeneko bere azken lana emango dute, bost ataletako saiakera bisuala, beste film batzuen laburpenekin, testu eta musika zatiekin eta mailegatutako muntaketekin egina.

Gainera, zinemagilearen profil ezberdinak ere erakutsi nahi dituzte; Godard zirikatzailea, fakzio katolikorik sutsuenak eskandalizatu zituena, gizarte burgesarekin kritikoen agertzen zena edota maitasunaren satira poetikoa egiten zuena.

Gaur eta bihar, La chinoise (1967) filma eskainiko dute. Pelikula honek Mao Tse Tungen pentsamenduaz blaitutako ikasle frantsesen talde batek mundua aldatzeko zituen kezkak azaltzen ditu. Maoren pentsamenduaz eta literatura komunistaz blai, ikasle frantsesen talde batek munduan duen posizioaz eta hori aldatzeko aukerez hausnartuko du.  

Gainerako hitzorduak eta filmak hauek izango dira: martxoaren 1ean eta 2an, Tout va bien (1972); martxoaren 8an eta 9an, Godard’s Passion" (1982); martxoaren 15ean eta 16an, Je vous salue, Marie (1984); martxoaren 22an eta 23an, Pierrot le fou (1965); apirilaren 19an eta 20an, Week-end (1967); apirilaren 26an eta 27an, Adieu au langage( 2014); maiatzaren 3an eta 4an, Visages villages (2017); maiatzaren 17an eta 18an, Sauve qui peut (la vie) (1980); eta maiatzaren 24an eta 25ean, Le livre d´image (2018).