Jazzinema zikloa abiatuko du gaur Euskadiko Filmategiak

Jazzinema zikloa abiatuko du gaur Euskadiko Filmategiak Euskal Herriko lau hiriburutan izango dira film emanaldiak: Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean. Donibane Lohizunen ere egingo dituzte proiekzio batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jazzinema-zikloa-abiatuko-du-gaur-euskadiko-filmategiak/@@download/image/albiste jazz.png
2022/07/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euskal Herriko lau hiriburutan izango dira film emanaldiak: Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean. Donibane Lohizunen ere egingo dituzte proiekzio batzuk.
Jazzinema zikloa abiatuko du gaur Euskadiko Filmategiak

Euskadiko Filmategiak Jazzinema zikloarekin emango dio amaiera denboraldiari eta uztailean lau film proiektatuko ditu Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazz jaialdiekin bat eginik. Film klasikoak eta modernoak uztartuko dituzte zikloan, hala nola Miles Davisen soinu-banda duen Urkamendirako igogailua, eta Spike Leeren Mo’ Better Blues. 

Jazzineman programatutako lehen filma Jazz on a Summer´s Day (Bert Stern, 1959) izango da. Bertan, besteak beste, Louis Armstrong, Mahalia Jackson eta Thelonious Monk jazz-artisten emanaldiak jasotzen dira, Newport-eko jaialdi mitikoaren 1958ko edizioan. Lana Donostiako eta Gasteizko jazzaldietako zuzendari diren Miguel Martin eta Alberto Ibarrondok aurkeztuko dute.

1990ean Spike Leek zuzendutako Mo’ Better Blues filma izango da egitarauko beste ikus-entzunetako bat. Jazzeko tronpeta-jotzaile baten ibilerak kontatzen ditu eta Denzel Washington aktoreak antzezten du rol nagusia. Filma Donostia Kulturako Zinema Unitateko arduradun Josemi Beltranek aurkeztuko du.

Zikloko hirugarren filma Urkamendirako igogailua (Louis Malle, 1957), frantziar zinemaren klasiko handia da izango da. Haren soinu-banda Miles Davis tronpeta-jotzaile entzutetsuak egin zuen. Begoña del Teso kazetariak eta Alberto Ibarrondo Gasteizko jazz jaialdiaren arduradunak aurkeztuko dute filma.

Azkenik, Thelonious Monk pianista eta konpositore estatubatuarraren bizitza aztertzen duen Thelonious Monk: Straight no Chaser (Charlotte Zwerin, 1988) dokumentalak emango dio amaiera Jazzinema zikloari.

Filmak Gasteizko Artium Museoan, Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem zinemetan proiektatuko dira. Halaber, Jazz on a Summer DayMo’ Better Blues eta Urkamendirako igogailua Donibane Lohizuneko Le Sélect zinemetan ere ikusi ahal izango dira.

Egitarauaren inguruko xehetasun guztiak hemen daude kontsultagai.

Ana Diezen azken lana Donostian ikusgai
Euskadiko Filmategiak Ana Díez (Tutera, 1957) A quien cierra los ojos zuzendariaren azken lana proiektatuko du uztailaren 9an Donostiako Tabakaleran. Diezek, euskal zinemagintzaren aitzindariak, berriz ere kameraren atzeko lanari heldu dio, 2008an bere azken film luzea egin zuenetik, eta Donostian aurkeztuko du pelikula Patricia Reyes Spindola aktore mexikarrarekin batera.